- Artikulu hau Mañeruibarreko herri hustuari buruzkoa da; Baztango herria gaitzat duena beste hau da: «Aniz»
Anitz[1][a] Mañeruibarreko Zirauki udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.
XVI. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Ziraukiko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak aniztarrak ziren.
Izena
Anitz toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Hanniz (941)
- Anniz (1222)
- Anitz (1246)
- Aniz (1283)
- Haniç (1290)
- Anniz (1350)
- Aniz (1534)
- Aniz (1953)
- Anitz (2011)
Historia
Anitz errege jaurerria izan zen. jasota dauden lekueken artean 1192. urtekoa dugu. urte hartan,, Antso VI.a Jakituna errege nafarrak bizilagunen bi zerga batu zituen: pecha delakoa, eta "cena" izenekoa[3]. XII. mende horretan bertan, Iratxeko monasterioak, jauregiaren jabetza lortu zuen aurreko jabeak dohaintzan eman zionean. Jauregiaren egoitza guztiak ere eskuratu zituen, udalerriaren barruan kokatutako bi errotaren aprobetxamendua barne.
Handik gutxira, XIII. mendean, dokumentuek erakusten digute Jerusalemgo San Joan Ospitaletegiak ere bertako lursail batzuen jabe egin zirela; ez da ahaztu behar Anitz, orduan eta orain, Donejakue bidearen ibilbide nagusian dagoela (Gares eta Lizarra artean).
1425. urtean, Anizko herritarrek Iruñeko katedraleko prioreari eman zioten parrokia-elizaren patronatua. Badakigu 1537. urtean dagoeneko hustua zegoela[4].
Ondarea
Anitzko Ama Birginaren ermita XII. mende bukaerakoa eta XIV. mende hasierakoa da, estilo aitzin-gotikokoa. Habearte bakarra dauka kanoi ganga batez estalia. Zati batzuk erorita ditu[5].
Oharrak
- ↑ /ánit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza lehengo silaban
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak