Andra Maria basilika Portugaleten kokaturiko basilika kristaua da, estilo gotiko-pizkundetarra duena. Alde Zaharra auzoan dago.
Tenplu xeheago baten gainean eraiki zen, 1322an Maria Diaz Harokoa Bizkaiko andere zenaren hiri-agirian jasotako agindua betetzen.
Basilika-oinplano du eta hiru zintzilikariozko absidea. Barruan gurutzeria-ganga eta kanpoan kontrahormez lotutako arbotanteak ditu.
Ate biak pizkundetarrak dira. Egungo kanpandorrea ez da jatorrizkoa Hirugarren Gerra Karlistan txikitu zutelako.
Barruan erretaula nagusia (1533-1550) eta Andre Mariaren XIV. mendeko zurezko estatua ditu.
Basilikako organoa 1903an Didier frantses egileak egin zuen. Bilboko Donejakue katedralekoarekin batera, Bizkaiko onena da.
Basilika titulua 1950ean Pio XII.ak eman zion.