Andra Mari Ikastolak Etxarri Aranatzen, Nafarroa Garaian, 1969. urtean hasi zuen bere ibilbidea.[1] Guraso, ume eta herritar talde batek elkarlanean abiatutako proiektua izan zen; haren helburua beren seme-alabak euskaraz eta euskal kulturaz heztea zen.
Ikastolaren kronologia
1969: Andra Mari ikastolaren hasiera, Eskola Zaharretan, auzolanean itxuratu zuten eta gero, 12 ikasleren etorrerarekin hobetu egin zuten. Hasiera guztietan bezala, ez ziren gutxi izan gainditu beharreko oztopo eta lehiak: leku falta, ofizialtasuna... Baina guraso eta herriko jendearen ilusio,dedikazio, azken batean, ikastola herri-proiektu bezala finkatzeko nahiak, posible egin zuen gaur egun dugun ikastola. 4
1981-1982:Liburuak lehenengo aldiz ekarri zituzten ikastolara.
1985: Lehenengo aldiz legeztatu zuten ikastolaren irekitzea 8 gela
1989: Andra Marik lehenengo Nafarroa Oinez festa antolatu zuen, “Nafarroan euskaldun” leloarekin.
1994: Andra Mari Ikastolaren 25. urteurrena ospatu zen.
1995: Andra Marik eta Iñigo Aritzak "Sakana" Ikastola sortu behar izan zuten DBH egon ahal izateko.
1996: Bigarren Nafarroa Oinez antolatu zuen “Herrikolore” leloarekin, eskola zaharra egokitu egin zuten eta honela DBH legeztatu zuten.
1998-1999: DBH amaitu zuen lehen promozioa atera zen ikastolatik.
2009: Hirugarren Nafarroa Oinez antolatu zuen “Txikiak handi” leloarekin, eta Etxarriko ikastolaren 40. urteurrena ospatu zen. Europako hizkuntza gutxituen herrialdeekin harremanetan jarri zen lehenengo aldiz Nafarroa Oineza,"Txikiak handi" proiektuari hasiera emanez.
2010: "Oinez Basoa" proiektuaren lehenengo basoa 2010eko neguan landatu zen, Arbizuko udalak utzitako lur eremu batean. 5.200 zuhaitz landatu ziren.
2015-2016: Utzubar Txikiko Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikina egin zen.
2018-2019: Eskolaldi etengabea ezarri zen HH eta LH.
Eta bere zailtasun handienak gainditu ondoren bere mugak zabaldu zituen proiektu ezberdinekin, KiVa, Arte proiektua, Pentsaera konputazionala, Sormen proiektua, Irati proiektua, Orekaz proiektua, Denok berdinak denok desberdinak proiektua… Proiektu horiekin gauza berriak ikasiez aparte, lagunekin errespetua lantzen irakasten da.