André Dreuillet (Tolosa Okzitania, 1664ko abenduaren 1a - Baiona, 1727ko azaroaren 17a), frantziar apaiz katolikoa izan zen. Jacques Dreuillet Tolosako parlamentarien semea, Baionako apezpikua izan zen.[1]
Louis-Antoine de Noaillesen aldekoa, 1717an Unigenitus buldaren aurka aritu zen. 1722an lehendabiziko Baionako apaiztegia inauguratu zuen.[2]
Erreferentziak
- ↑ Jean, Armand. (1891). Les évêques et les archevêques de France depuis 1682 jusqu'à 1801. Paris eta Mamers, 75 or..
- ↑ Goïty, Bernard. (2007). Histoire du diocèse de Bayonne. Secrétariat de l’Évêché de Bayonne.