Anastasia Sergeievna Voinova[1] (errusieraz Анастасия Сергеевна Войнова, Tula, Errusia 1993ko otsailaren 5a) txirrindularitzan, pista modalitatean lehiatzen den atleta errusiarra da, abiadura eta erlojupekoetan espezialista[2].
Udako bi Olinpiar Jokotan hartu zuen parte, eta, taldekako esprint proban, bi domina lortu zituen, zilarra Rio de Janeiron 2016an eta brontzea Tokio 2020n, biak ([[Daria Xmeliova (txirrindularia)|Daria Xmeliovarekin batera[2]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, ROC taldea ordezkatu zuen; kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko [[2020ko Udako Olinpiar Joko]]etan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta [[ROC 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan|ROC]]en (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela. 2019ko Minskeko Europako Jokoetan, bi urrezko domina irabazi zituen, banakako eta taldekako esprint proban[2].
2014 eta 2021 urteen artean, 12 domina irabazi zituen Pistako Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, eta, 2012 eta 2021 urteen artean, 21 domina Europako Pistako Txirrindularitza Txapelketan[2].
Nazioarteko domina taula
- ↑ a b Sailkatze txandan hartu zuen parte.
Erreferentziak
Kanpo estekak