Ananda Mahidol —nazioartean Rama VIII.a errege izenaz ere ezaguna— (thailandieraz: อานันทมหิดล; Heidelberg, 1925eko irailaren 20a - Phra Nakhon, 1946ko ekainaren 9a) Thailandiako erregea izan zen.
Rama VII.aren iloba eta ondorengoa izan zen. Hamar urte zituen errege egin zutenean eta erregeordetzarako kontseilu batek hartu zuen gobernuaren ardura 1940 arte. 1946an, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Thailandiara itzuli eta egun batzuk geroago hilik agertu zen, gorputzean bala bat zuela. Bhumibol Adulyadej izan zuen ondorengo.
Erreferentziak