Ana Maria Urtxuegia Asensio (Donostia, 1952ko urriaren 9a - ) PSE-EE alderdiko euskal herritar politikaria da. 1986 urtean Lasarte-Oriako udalerria osatu zenetik bertako alkatea izateagatik ezaguna, Espainiako senataria ere izan zen 1993-1996 urte bitartean. 2011 urtean herriko alkatetza utzi eta Txilera joan zen SPRI elkartearen ordezkari gisa eta alkatea izan zen bitartean Nikaraguako Somoto herriarekiko elkartasunerako fondoei buruz berari aurkako ustelkeria-salaketen artean, hedabideetan maiz zabaldu direnak.
2023ko maiatzean, salaketaren hemezortzi urte pasa ondoren, epailaren aurrean, bere delituak onartu zituen horrela espetxeratua ez izateko. Alkateak prebarikazioa eta dirua bidegabe erabiltzea onartu zuen 2000-2009 aldian, Somotora (Lasarte-Oria) bideratutako lankidetza-dirulaguntzen kudeaketarekin. Ondorioz, PSEk alderdian baja eman zion.[1][2]
Erreferentziak
Kanpo estekak