Amparo Rivelles

Amparo Rivelles

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Amparo Rivelles y Ladrón de Guevara, María Amparo Rivelles Ladrón de Guevara
JaiotzaMadril1925eko otsailaren 11
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2013ko azaroaren 7a (88 urte)
Hobiratze lekuaSacramental de San Lorenzo y San José cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: osteoporosia
Familia
AitaRafael Rivelles
AmaMaría Fernanda Ladrón de Guevara
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0729153 Allocine: 251427 Allmovie: p60421 TCM: 162331 Edit the value on Wikidata

María Amparo Rivelles Ladrón de Guevara (Madril, 1925eko otsailaren 11a - Madril, 2013ko azaroaren 7a[1]) espainiar antzezlea izan zen.

Biografia

Antzezle-familia batean hazi zen. Izan ere, Rafael Rivelles eta María Fernanda Ladrón de Guevararen alaba, Carlos Larrañagaren arreba eta Amparo Larrañaga eta Luis Merloren izeba izan zen[1]. Hamahiru urterekin egin zuen debuta antzerkian, gurasoekin batera. Zineman, berriz, hamabost urte zituela egin zuen lehen filma: Mari Juana (1940). Bere edertasun, estilo eta prestutasunagatik nabarmendu zen batez ere. Antzerkian, 1940 eta 1950eko hamarraldietan egin zituen paperik inportanteenak. Nazioarteko entzutea lortu zuen, eta Orson Welles eta Tulio Demicheli bezalako zuzendarien esanetara lan egin zuen, Mister Arkadin (1954) eta Zauri argitsua (1957) filmetan, hurrenez hurren. 1950eko hamarraldiaren bukaeran Mexikora joan zen, eta arrakasta handiko filmetan lan egin zuen.

Espainiara itzuli zenean, zineman eta antzerkian ez ezik telebistan ere lan egin zuen, Gonzalo Torrente Ballesterren eleberri-trilogian oinarrituta zegoen Los gozos y las sombras telesailean. Antzerkian arrakasta handia izan zuen Hay que deshacer la casa obrarekin, 1980ko hamarraldian, eta obra horren zinemarako bertsioaren protagonista izan zen (1986). Film horretan egindako lanarengatik antzezle onenaren Goya saria irabazi zuen.

Film aipagarrienak Malvaloca (1942), Eloísa está debajo de un almendro (1943); La calle sin sol (1948), La duquesa de Benamejí (1949), Alba de América (1951), La leona de Castilla (1951), Soldados de plomo (1983) eta Una mujer bajo la lluvia (1992) dira. 1996an Antzerki Nazionaleko saria jaso zuen, eta 2001ean Pepe Isbert saria. Antzerkia utzi zuen 2006an.

Filmografia hautatua

Antzezlan hautatuak

Telebista

Erreferentziak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!