Ameriketarako Bolibartar Aliantza[oh 1] edo ALBA (gaztelaniaz: Alianza Bolivariana para los Pueblos de Nuestra América-Tratado de Comercio de los Pueblos) gobernu arteko erakunde bat da, Latinoamerikako eta Karibeko herrialdeen gizarte, politika eta ekonomia integrazioa helburu duena. Hugo Chávezek eta Fidel Castrok 2004ko abenduaren 14an sinatutako itunaren bidez sortu zen. ALCAren (gaztelaniaz: Area de Libre Comercio para las Americas, Ameriketarako Merkataritzako Askeko Eskualdea) itun alternatibotzat sinatu zuten, azken hori neoliberalismo gogorrago baten bultzatzaile baino ez delakoan, herrien menpekotasunaren eragile. Honen kontra, herrien garapen independentean eta osagarritasun ekonomikoan oinarritutako ituna da.