Ama Teresa Santuaren katedrala (albanieraz: Katedralja e së Shën Nënë Tereza në Prishtinë; serbieraz: Катедрала Мајке Терезе у Приштини) Pristinan, Kosovoko hiriburuan eraikitzen ari den katedral katolikoa da. Munduan Ama Teresari eskaintzen zaion lehen katedrala da. Pristinako udalak eliza eraikitzeko lurrak eman zituen.[1]
Historia
2007an Kosovon eraikinaren egitasmoa onartua izan zen. Musulman batzuen ikuspuntutik, herrialdean dauden katolikoak kontutan hartuta (biztanleriaren gehiengoa musulmana da), handiegia izango da. 2010ekoabuztuaren 26an, Ibrahim Rugovak, musulmana, garaian Kosovoko presidentea, eliza ireki zuen baina oraindik ez dago bukatuta. Lanak 2011an hasi ziren. Bukatzen denean Pristinako eraikin garaienetariko bat izango da. Amaitzean ere, Kosovoko elizbarrutiaren burua Prizrentik Pristinara pasako da.[2]