Alza-ko bertsolari zaarrak Antonio Zavalak atondutako bertso-antologia da. 1968an plazaratua, egile desberdinen bertso paperak bildu zituen:[1] Jose Garmendia (1885-1924), Andres Arrieta (1856-1930), Patxiko Arzak (1859-1928), Xaturnino Erauskin (1874-1950) eta Artzai-txikiya. Bertsolari bakoitzaren atalean sarrera bat dakar. Bertso paperrekin batera egile bakoitzaren gertakizunak eta pasadizoak azaltzen dira. Gaien aldetik oso gai desberdinak jorratzen dira bertso hauetan.