Almuñécar

Almuñécar
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaGranadako probintzia
AlkateaTrinidad Herrera Lorente
Izen ofizialaAlmuñécar
Posta kodea18... eta 18690, 18697
INEk ezarritako kodea18017
HerriburuaAlmuñécar
Geografia
Koordenatuak36°44′02″N 3°41′28″W / 36.733888888889°N 3.6911111111111°W / 36.733888888889; -3.6911111111111
Map
Azalera83,36 km²
Altuera24 m
MugakideakÍtrabo, Otívar, Salobreña, Jete eta Nerja
Demografia
Biztanleria27.305 (2023)
557 (2022)
alt_left 13.435 (%49,2) (%47,9) 13.079 alt_right
Dentsitatea328 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakFürstenfeldbruck, Khan Yunis, Cerveteri, Livry-Gargan, Larache eta Puerto de la Cruz
MatrikulaGR
almunecar.es

Almuñécar Espainiako udalerria da, Granadako probintziaren hegoaldean kokaturik dagoena. 2022ko erroldaren arabera 26.748 biztanle ditu. Málagako probintziarekin muga egiten du.

Antzina sorturiko herria da feniziarrek Sexi izeneko kolonia eratu baitzuten bertan. Gaur egun turismo gune garrantzitsua da eta fruitu tropikalen ekoizpena ere jarduera ekonomiko aipagarria da, ahuakateak, txirimoiak, mangoak eta mizpirak ekoizten baitira.

Etimologia

Feniziarrek Ṣkṣ izena eman zioten haiek sorturiko asentamenduari. Grezieraz Ἕξι (Héxi) eta latinez Sexi izan zen. Estrabonen bidez iritsi zaigu Sexi izenaren informazioa[1]. Erromatarrek Sexi Firmum Iulium edo Firmum Iulium Sexitanum deitu zuten Mundako borrokan hiritarrek Julio Zesarren alde borrokatu zutelako.

Gaur egungo Almuñécar toponimoak arabiar jatorria du. Hauek حصن المنكّر (ḥiṣn al-Munakkar) izena eman zioten tokiari, "mendiz inguraturiko gotorlekua" esan nahi du[2].

Gazteleraz almuñecarko biztanleei sexitano/a eta almuñequero/a izenak ematen zaizkie.

Geografia eta klima

Kokapen geografikoa eta erliebea

Granadako kostaldean kokaturik dago, Salobreña du ekialdean eta Nerja (Málaga) mendebaldean. Almuñécarreko alde zaharra Seco eta Verde ibaien haranen artean dago, bi haran hauetan nekazaritza da nagusi. Alde zaharretik mendebaldera La Herradura auzoa dago, badia txiki bat izateagatik hartzen du izen hori. Udalerria malkartsua da eta San Cristobal mendiak eta Almijara mendilerroak mugatzen dute iparraldean.

Kostaldean labarrak dira nagusi. Maro-Cerro Gordo labarren paraje naturala luzatzen da Almuñécar eta Nerjaren artean[3].

Klima

Klima mediterranearra du. Urtean zehar 340 eguzki egun izaten ditu baina tenperatura epela du, beti 12ºC-tik gora eta 17,6ºC batazbeste. Udak beroak eta hezeak dira baina mendialdetik jeisten den korronte termikoak freskura ekartzen du gauetan.

Historia

Sexi

Indusketa areologikoek erakutsi dute Brontze Aroan (K.a. 1500 urte) ingurua populaturik egon zela.

K.a. IX mendearen amaieran feniziarrek Iberiar penintsularen hegoaldea kolonizatzeari ekin zioten eta Sexi kolonia eratu zuten. Hainbat izenekin ezagutzen da; Sexi, Seksi, Sexsi, Sexs, Secks, Eks edota Ex, txanponetan SKS hizkiak agertzen dira.

K.a. III. mendean erromatarrak iritsi ziren eta hiri egituratua aurkitu zuten. Arrain gazitegiak zituen[1], garum saltsa ekoizten zuen eta txanponak egiten zituen. Mundako borrokaren ondoren Sexi Firmum Iulium izenarekin municipium bihurtu zen, Ponpeioren aurkako borrokan Julio Zesarren alde egiteagatik[4]. Hurrengo mendeetako berri handirik ez dago.

Almuñecar

755. urtean Abd ar-Rahman I.a Almuñecarreko portura sartu zen, Damaskoko matxinada batetik ihesi, eta urtebete beranduago Kordobako Kalifa-herria sortu zuen[5]. Gotorleku bat eraiki zen eta izen berria hartu zuen herriak, "mendiz inguraturiko gotorlekua". Al-Idrisi bidaiariak XII. mendean hiria bisitatu zuen eta arabiarren aurreko hiri baten hondarrak zeudela aipatzen du[6]. Merkataritzaren garapen handia izan zuen, azukre kanabera, bananak, mahaspasak eta zerealak ekoizten zituen eta arrantza ere jarduea garrantzitsua zen. Harresietatik kanpo arrabalak eratu ziren eta merkatua eta meskita nagusi bat ere bazituen. Kalifa-herria taifatan banatu zenean Granadako taifaren barnean gelditu zen Almuñécar, izan ere taifa haren kostaldeko hiri garrantzitsuena bihurtu zena. Nazarien erresuman ere ez zen Almuñécarren garrantzia jeitsi.

Aro modernoa

1489an Baza erori zenean gaztelarren aurrean errenditu egin zen Almuñécar. Bertan sinatu ziren Granadako kapitulazioak. Karlos I.ak gotorleku handi bat eraiki zuen, San Migel gaztelua. Gotorleku handi horretan tropa frantsesak zeuden 1812an eta ingelesek lehertarazi egin zuten[7].

1562an La Herradura parean Juan de Mendoza kapitainak gidaturko 28 itsasontzitako flotatik 25 urperatu egin ziren, Espainiako Itsas Armadaren katastrofe handienetakoa izan zen. Itsaso eta haize aldaketa baten ondorioz galeoiek kostaldeko harkaitzak jo zituzten eta 1.000-5.000 marinel artean hil ziren[8]. Hain sonatua izan zen Cervantesek 1604an argitaraturiko On Kixote Mantxakoa liburuan ere aipatu zuela[9].

1569an Alpujarretako matxinada gertatu zen Andaluzian. Aben Abooren matxinatuek 3.000 gizonekin erasotu zuten hiria baina honek gogor eutsi zion. XIX. mendean pirata turkiarrek sarritan erasotu zuten eta populazioaren zati handi batek mendialdera ihes egin zuen leku babestiagoetan herrixkak eratuz. Inguruko herrietan bezala azukre kanaberaren ekoizpenak garrantzia handia izan zuen. Hainbat ingenio izan ziren Almuñécarren. XX. mendearen hasieran ordea industria honen gainbehera etorri zen.

Ekomonia

Marina del Este urbanizazioa.

Turismoa da Almuñécarreko jarduera ekonomiko nagusia. 19 km hartzen dituzte hondartza eta kalek. Guztira 18 hondartza daude Almuñécarren, mendebaldetik ekialdera: Cantarriján, Calaiza, La Herradura, Los Berengueles, El Muerto, Cotobro, La Veintiuna, El Rincón de La China, San Cristóbal, Caletilla, Puerta del Mar, Velilla, El Tesorillo, El Pozuelo, Calabajío, Cabria, Curumbico eta Barranco de Enmedio. Hondartza gehienen alboan urbanizazio zabalak eraiki dira. Ur gazizko akuapark bat ere badu, Aqua Tropic izena duena[10].

Fruitu tropikalen ekoizpena ere aipagarria da. txirimoia, mangoa, ahuakatea eta mizpira ekoizten dira. Txirimoiak Jatorrizko deitura du, Kosta Tropikala - Málaga izena duena, 2002an ezarria[11].

Kultura

Jaiak

Aste Santuko prozesioa.

Aste Santuko jaiak interes turistikokoak izendatu zituzten 2003an eta 15 kofradiak 16 prozesio egiten dituzte. Kofradia hauek 1980. eta 1990. hamarkadetan sortu ziren, gehienak behintzat[12].

Maiatzeko gurutzeen eguna maiatzaren 3an izaten da.

Udan jai ugari izaten dira Almuñécarren. San Juan suetati hasi, Carmengo Amaren eguna uztailaren 16an eta Virgen de la Antiguaren omenezkoak izaten dira udako jai patronalak. Abuztuaren 9 eta 15 artean ospatzen dira.

Gastronomia

Mediterranear kostaldeko gastronomia du, arabiar kutsu nabarmenarekin. Arbendolak, kanela, anisa eta almibarra bezalako lehengaiak erabiltzen dira. Honako hauek dira plater tipikoak:[13]

  • La cazuela mohína (jatorri mozarabea)
  • La torta de al-Hajú (jatorri hispano-arabiarra)
  • Merengazo (jatorri sefardia)

Kirolak

Hainbat futbol talde daude Almuñécarren, aipagarriena AD Almuñécar 77. Horretaz gain udan itsas-kirolak egiteko aukera zabala izaten da.

Ondasun nabarmenak

San Migel gaztelua
  • San Migel gaztelua
  • La Herradurako gaztelua
  • Akuedukto erromatarra
  • El Majuelo, feniziarren gazitze lantegia
  • Zazpi jauregien leizea (La Cueva de los Siete Palacios)
  • Maro-Cerro Gordo labarren paraje naturala
  • Hondartzak

Hiritar ezagunak

Hiri senidetuak

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «ALMUÑÉCAR, LA SEXI FENICIA» www.juntadeandalucia.es (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  2. Asín Palacios, Miguel. (1940). Contribución a la toponimia árabe de España. Madril: Consejo Superior de Investigaciones Científicas, 71 or..
  3. (Gaztelaniaz) «Template JDA» Junta de Andalucía (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  4. (Ingelesez) RACO – RACO. (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  5. (Gaztelaniaz) Escultura de Abderramán en Almuñecar. 2012-05-09 (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  6. (Gaztelaniaz) «Ruta de al-Idrisi» El legado andalusi (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  7. «Granada - Almuñécar» www.hernandezrabal.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  8. (Gaztelaniaz) fgm847. «El naufragio de la Herradura del 19 de octubre de 1562» Identidad e Imagen de Andalucía en la Edad Moderna (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  9. «Panoramio - Photo of Cita al Quijote en la iglesia de La Herradura» web.archive.org 2016-01-13 (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  10. «Aqua Tropic | Parque Acuático de agua salada en Almuñécar - Granada» www.aqua-tropic.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  11. Rodríguez, José Navas; Flores, José María García-Consuegra. (2008). «La incidencia humana en el paisaje costero de la desembocadura del río Guadalfeo (Granada)» Arqueología y Territorio (5): 161–180. ISSN 1698-5664. (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).
  12. (Gaztelaniaz) «Inicio» Agrupación de Cofradías de Semana Santa de Almuñécar (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  13. (Gaztelaniaz) «Gastronomía típica de Almuñécar | Apartamentos Chinasol» Apal Chinasol Almuñécar 2020-12-29 (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).

Kanpo estekak

Read other articles:

У Вікіпедії є статті про інші значення цього терміна: Алжир (значення). Алжирська Народна Демократична Республікаالجمهورية الجزائرية الديمقراطية الشعبية(аль-Джумхурія аль-Джезаірія ед-Димукратия аш-Шаабія) ⵟⴰⴳⴷⵓⴷⴰ ⵜⴰⵎⴻⴳⴷⴰⵢⵜ ⵜⴰⵖⴻⵔⴼⴰⵏⵜ ⵜⴰⵣⵣⴰⵢⵔⵉⵜ(берб

 

Este artículo o sección necesita referencias que aparezcan en una publicación acreditada.Este aviso fue puesto el 11 de diciembre de 2012. Dunita Muestra de dunita dunita (verde) con basanita (negro)Tipo Ígnea—PlutónicaMineralesMinerales esenciales OlivinoMinerales accesorios Cromita[editar datos en Wikidata] La dunita es una peridotita (roca plutónica ultramáfica) que, como mineral esencial, está constituida por olivino en un 90%, pudiendo además estar compuesta por otro...

 

هذه المقالة يتيمة إذ تصل إليها مقالات أخرى قليلة جدًا. فضلًا، ساعد بإضافة وصلة إليها في مقالات متعلقة بها. (سبتمبر 2018) أنطون تشيشولين معلومات شخصية الميلاد 27 نوفمبر 1984 (39 سنة)  أستانا  الطول 1.82 م (5 قدم 11 1⁄2 بوصة) مركز اللعب وسط الجنسية كازاخستان  المسيرة ا...

On smallest surface enclosing two volumes A double bubble. Note that the surface separating the small lower bubble from the large bubble bulges into the large bubble. In the mathematical theory of minimal surfaces, the double bubble theorem states that the shape that encloses and separates two given volumes and has the minimum possible surface area is a standard double bubble: three spherical surfaces meeting at angles of 120° on a common circle. The double bubble theorem was formulated and ...

 

Dost Mohammad Khanدوست محمد خانAmirul MukmininAmir AfganistanBerkuasa1826 – 2 Agustus 18391843 – 9 Juni 1863PendahuluSultan Mohammad KhanPenerusWazir Akbar KhanSher Ali KhanInformasi pribadiKelahiran23 Desember 1793Kandahar, Kekaisaran Durrani (sekarang AfganistanKematian9 Juni 1863 (usia 69)Herat, Keamiran AfganistanPemakamanMakam Khwaja Abd Allah (Gazur Gah), Herat, Afganistan[1]Nama lengkapAmir Dost Mohammad Khan BarakzaiAyahSardar Payinda Khan Muhammadzai (Sarfraz K...

 

Sebuah kereta musik atau bandwagon asli, metafora ini diambil dari nama kereta tersebut. Efek bandwagon atau efek ikut-ikutan adalah kecenderungan individu untuk memperoleh gaya hidup, perilaku, atau sikap tertentu karena semua orang melakukannya.[1] Efek ini adalah fenomena yang terjadi saat tingkat penyerapan keyakinan, ide, mode, dan tren meningkat sehubungan dengan proporsi orang lain yang telah melakukannya.[2] Karena semakin banyak orang yang percaya pada sesuatu, yang l...

Diretoria Geral de Segurança Externa Direction générale de la Sécurité extérieure Logotipo da DGSE Sede da DGSE, em Paris. Organização Natureza jurídica Agência de segurança e Serviço de inteligência Dependência República Francesa Chefia Bernard Émié, Diretor Geral de Segurança Externa Número de funcionários 7.000 (2019), incluindo 1.000 militares7.100 (2022) Orçamento anual 880 milhões de euros (2021) Localização Sede Paris48° 52' 28 N 2° 24' 26 E Hist

 

Vírus Ébola Classificação científica Grupo: V ((-)ssARN) Ordem: Mononegavirales Família: Filoviridae Género: Ebolavirus Vírus Ebola (português brasileiro) ou Vírus Ébola (português europeu)[1] (EBOV, anteriormente designado Ebolavírus Zaire) é o único membro da espécie Zaire ebolavírus e o mais perigoso dos cinco vírus conhecidos dentro do gênero Ebolavírus.[2] Quatro dos cinco ebolavírus conhecidos causam febre e uma hemorragia grave e muitas vezes fatal em seres humanos...

 

Former dicastery of the Roman Curia Congregation for Catholic Education (for Educational Institutions)Latin: Congregatio de Institutione Catholica (Studiorum Institutis)Coat of arms of the Holy SeePalazzo delle Congregazioni in Piazza Pio XII (in front of St. Peter's Square) is the workplace for most congregations of the Roman CuriaCongregation overviewFormedJanuary 22, 1588 (1588-01-22)Preceding agenciesCongregatio pro universitate studii romaniCongregatio studiorumCongregatio...

هذه المقالة بحاجة لصندوق معلومات. فضلًا ساعد في تحسين هذه المقالة بإضافة صندوق معلومات مخصص إليها. هذه المقالة تحتاج للمزيد من الوصلات للمقالات الأخرى للمساعدة في ترابط مقالات الموسوعة. فضلًا ساعد في تحسين هذه المقالة بإضافة وصلات إلى المقالات المتعلقة بها الموجودة في ال...

 

American sports administrator Val Ackerman1st President of the Women's National Basketball AssociationIn office1996–2005Preceded byposition establishedSucceeded byDonna Orender Personal detailsBorn (1959-11-07) November 7, 1959 (age 64)Lakewood Township, New Jersey, U.S.SpouseCharles RappaportChildren2EducationUniversity of Virginia (BA)UCLA (JD)OccupationSports Executive Valerie B. Ackerman (born November 7, 1959) is an American sports executive, former lawyer, and former basketball p...

 

Hübschman Datos personalesNombre completo Tomáš HübschmanNacimiento Praga, República Checa4 de septiembre de 1981 (42 años)Nacionalidad(es) ChecaAltura 1.80 metrosCarrera deportivaDeporte FútbolClub profesionalDebut deportivo 1999(AC Sparta Praga)Club JablonecPosición DefensaGoles en clubes 0 (Gambrinus liga)1 (Liga Premier de Ucrania)Selección nacionalSelección CZE República ChecaPart. (goles) 58 (1)[editar datos en Wikidata] Tomáš Hübschman (...

دوريس ليسينغ (بالإنجليزية: Doris May Lessing)‏  دوريس ليسينغ في مهرجان كولونيا الأدبي 2006 معلومات شخصية اسم الولادة دوريس ماي تايلر الميلاد 22 أكتوبر 1919كرمانشاه فارس إيران حالياً) الوفاة 17 نوفمبر 2013 (94 عاماً)لندن، إنجلترا المملكة المتحدة سبب الوفاة سكتة دماغية  مواطنة المملكة ...

 

Species of sea snail Conus alrobini Shell of Conus alrobini (holotype in MNHN, Paris) Scientific classification Domain: Eukaryota Kingdom: Animalia Phylum: Mollusca Class: Gastropoda Subclass: Caenogastropoda Order: Neogastropoda Superfamily: Conoidea Family: Conidae Genus: Conus Species: C. alrobini Binomial name Conus alrobini(Thach, 2016) Synonyms[1] Kioconus alrobini Thach, 2016 (original combination) Conus alrobini is a species of sea snail, a marine gastropod mollusk in the...

 

Vorlage:Infobox hochrangige Straße/Wartung/AT-B Landesstraße B22 in Österreich Basisdaten Gesamtlänge: 28,6 km Bundesland: Niederösterreich Straßenverlauf Bezirk Scheibbs Gresten Kleine Erlauf Erlauftalbahn, Nebenstrecke nach Gresten Bezirk Amstetten Ybbsitz Ybbstalbahn, Nebenstrecke nach Ybbsitz Ybbstalbahn, Nebenstrecke nach Ybbsitz Ybbstalbahn, Nebenstrecke nach Ybbsitz Schwarze Ois Ybbstalbahn, Nebenstrecke nach Ybbsitz Ybbs Waidhofen an der Ybbs Die Grestner Straße (B 22...

Crash Bandicoot 2: Cortex Strikes Back Desenvolvedora(s) Naughty Dog Publicadora(s) Sony Computer Entertainment Diretor(es) Jason Rubin Produtor(es) Mark Cerny Escritor(es) Jason Rubin Programador(es) Andy Gavin Artista(s) Charles ZembillasErick PanglilinanBob Rafei Compositor(es) Josh Mancell Série Crash Bandicoot Plataforma(s) PlayStation Lançamento AM: 6 de novembro de 1997EU: 5 de dezembro de 1997 Género(s) Plataforma Modos de jogo Single-player Crash Bandicoot(1996) Crash Bandicoot: W...

 

Munich-Obermenzing2012General informationLocationVerdistraße 46a81247 MünchenBavariaPasing-ObermenzingGermanyCoordinates48°09′51.6″N 11°28′40.7″E / 48.164333°N 11.477972°E / 48.164333; 11.477972Elevation518 m (1,699 ft)Owned byDB NetzOperated byDB Station&ServiceLine(s)Munich–Treuchtlingen railwayTrain operatorsS-Bahn MünchenConnections Other informationStation code4265DS100 codeMOZ[1]IBNR8004157Category4[2]Fare zone: M an...

 

Stasiun Chiayi Kota Taibao (太保市; pinyin: taibao shi) adalah ibu kota Kabupaten Chiayi di Taiwan. Kota ini mempunyai luas sebesar 66,8964 km² dan penduduk sebanyak 35.219 jiwa (Februari 2007). Taibao adalah kota kabupaten (縣轄市) yang paling sedikit jumlah penduduknya di Taiwan karena kota ini merupakan kota rintisan sebagai pusat pemerintahan Kabupaten Chiayi yang sebelumnya ada di Putzi. Terdapat sebuah stasiun kereta api, Stasiun Chiayi, yang merupakan salah satu perhentian ...

American actress Pearl Eytinge Pearl Eytinge (née Wyckoff; 1854–1914) was a New York-born actress, author, producer, playwright and activist who once said There is no vice on earth of which I have not partaken.[1] Her addiction to drink and drugs ended her stage career and it was said of her that: Pearl Eytinge the women slew Pearl Eytinge the artist.[2] In later years she lectured on the dangers of drug taking. Family When Pearl’s mother, Margaret Winship, met and later ...

 

Kosovo-Albanian politician This article has multiple issues. Please help improve it or discuss these issues on the talk page. (Learn how and when to remove these template messages) The topic of this article may not meet Wikipedia's notability guideline for biographies. Please help to demonstrate the notability of the topic by citing reliable secondary sources that are independent of the topic and provide significant coverage of it beyond a mere trivial mention. If notability cannot be shown, ...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!