Alkandora beltzak

Segurtasun Nazionalerako Borondatezko Milizia (Milizia Volontaria per la Sicurezza Nazionale)
Datuak
Izen laburraMVSN
MotaErakunde Militarra
HerrialdeaItalia
IdeologiaFaxismoa
IzengoitiaAlkandora Beltzak (Camicie Nere)
Agintea
Benito Mussolini
Egoitza nagusi
Osatuta
JabeaAlderdi Nazional Faxista
Historia
Sorrera1923ko martxoaren 23an
Sortzailea
Desagerpena1943ko uztailaren 29an
Mussoliniren Alkandora Beltzak
Alkandora beltzek agur faxista egiten dute Hitlerren trena Mirandolako geltokitik pasatzen denean
Alkandora beltzen ikurra.

Alkandora beltzak edo Milizia volontaria per la sicurezza nazionale (MSVN siglak erabiltzen zituzten) (Segurtasun Nazionalerako Borondatezko Miliziak euskaraz) Italiako faxismoaren garaiko Mussoliniren aldeko talde bat ziren. Alkandora beltzez janzten ziren eta bere izena bere janzkeraren koloretik dator. Italiatik kanpoko historiografian izen horrekin ezagutzen dira. 1924tik aurrera Italia faxistako indar armatua izan ziren.

Bere sorrera 1922ko abenduaren 28ko Ministroen Kontseiluan erabaki zen, Benito Mussolinik gidatua, eta 1923ko urtarrilaren 14an Viktor Emanuel III.a Italiakoak ofizialki sortu zituen dekretu bidez. Hasiera batean Alderdi Nazional Faxistaren erabilerarako milizia baten gisa pentsatu ziren izaera paramilitarreko talka-indar gisa.[1], leialtasuna bakarrik Kontseiluko Presidenteari emanez eta ez erregeari. Laster, faxismoa estatuaren ideologia bilakatzen joan ahala, Italiako Armadaren paper osagarria jokatu zuten, formalki hala ez bazen ere. Atorra beltzek oposizio politikoa ezabatzeko erabili ohi zituzten metodoak indarkeria eta hilketa izan ziren.

Historia

Mussolini alkandora beltzekin

Aurrekariak

Benito Mussolini

Lehenengo mundu gerraren ondoren, Italia ekonomikoki eta sozialki oso egoera txarrean zegoen. Hau egoera ezin hobea zen aldaketa bat bultzatzeko. Gainera, Errusia komunista gero eta indartsuago zegoen, eta horrek beldurra ekarri zuen.

“El avance del socialismo, la cuestión meridional, la incertidumbre social: todos estos problemas fueron resueltos de la manera más simplista, arrastrando a Italia al tener conflicto mundial. Quién llevó al país hacia este extremo (en contra de la voluntad de la mayoría del Parlamento y tras oscuras maniobras políticas), abrió una crisis de la que Italia no fue nunca capaz de salir, intensificando las tensiones sociales y abriendo las puertas a la dictadura” (Caprara, 2004)[2]

Mussoliniren aurrekaria eta adibidea izan zen Gabriele D’Anunciok faxismoan bilakatu zen sistemaren oinarriak jarri zituen.

Lehenengo Urteak

Benito Mussoliniren milizia Fasci de Combattimmento-ren sorkuntza doktrina berri bat bezala, oso gai polemikoa izan zen eta azkar zabaldu zen albistea nazio mailan. Hala ere, politikari dagokionez, oso boto gutxi lortzen zituzten.

Alderdi Nazional faxistaren ikurra

1919ko urrian “faxista” terminoa hartu zuten, Triesteko Kongresuko haien ordezkariek aholkatu zieten bezala. 1920. urtetik aurrera Biurteko Gorriaren denboraldian Italian kaleko borrokak hasi ziren marxisten eta Fasci de Combattimmentoren artean Italiako penintsulako iparraldeko geografiarengatik, gehienbat. 258 pertsona hil ziren borroka hauetan eta beste 1.476 herritar zaurituta gelditu ziren.

Bigarren Kongresu Faxistan (1920) egin ziren aldaketa batzuei esker, Fasci de Combattimmentok 120 ordezkari gehitu zituen eta 30.000 afiliatu baino gehiago. Abenduan jada Italian 200.000 afiliatu lortu zituen, eta hurrengo urteko apirilean 250.000 zituen. Honako hazkundearen ondorioz, Mussolinik nahiko izan zuen 1921ko maiatzean hauteskundeetara aurkezteko. Hauteskunde zailak izan ziren, Italiako Alderdi Komunista sortu berri zelako 58.000 afiliatuekin Amade Bordiga buru zelarik.

Gainera, alderdi honen atzetik Errusia Sobietarra zegoen. Komunistez gain, Nicola Bombacci-ren alderdi sozialista zegoen, Lehenengo Mundu Gerrako beterano askoren gustokoa zena. Beraz, egoera honetan Fasci de Combattimmento Bloke Nazionalan sartu ziren Italiako Asoziazio Nazionalista, Alderdi Sozial Demokratikoa eta Alderdi Liberalaekin batera.

1921ko maiatzaren 15an Alderdi Sozialistak irabazi zituen hauteskundeak. Mussolinik 35 aulki lortu zituen parlamentuan. Urte honetan azaroan Fasci de Combattimmento desegin egin zen Alderdi Nazonal Faxista osatuz Benito Mussolini buru bezala mantenduz. Haien ikurra liktor erromatar bat izan zen 30 makilek eta aizkora batek osatuta, hau erromatar keinu bat zen haien liderrarentzako agurra eta gurtza irudikatzen zuena.

Viktor Emanuel III erregea

Alderdi Nazional Faxistaren milizia ofiziala Alkandora Beltzak izan ziren, horrela deituak haien uniforme beltz bereizgarriengatik. Haien funtzioa indarkeriaren bidez intimidazioa bilatzea zen. Haien lehenengo funtzioa Francesco Misiano diputatu komunistari eraso egitea izan zen. Nahiz eta milizia bat izan, kargu politiko garrantzitsuak lortu zituzten bertako batzuek. Geroago, erakunde militar bat izatera iritsi ziren. Erregistroen arabera, 1921.urtean 301 hilketa izan ziren. Rosario Sánchez-ek hala azaltzen du bere liburuan (1995, 19.or): “La estrategia del fascismo para acceder al poder en la Italia de entreguerras y posteriormente afianzarse en el mismo se caracterizó por el uso consciente de la violencia contra sus enemigos, violencia que utilizó de una forma brutal y característica”[3]

Alkandora Beltzen indarkeria Italia osoan zabaldu zen, eta ez bakarrik Alderdi komunistaren aurka, marxisten egoitzen aurka, sindikatuen aurka, ezkerreko egunkarien aurka eta batez ere Alderdi Sozialista Italiarraren aurka. Era berean, alemaniako gutxiengoak ziren etnien aurka ere egin zuten Italiaren iparraldean bizi zirenak, Italiatik alde egiteko exijituz.  

1992an Italia gerra zibila batera bideratuta zegoen. Mussolini aurreratu zen eta irailaren 20an aldaketa batzuen berri eman zuen: errepublikanismoari uko egin eta Sabodia Dinastiaren monarkiaren alde egingo zutela. Viktor Emanuel III erregearen akordio baten bitartez, 1922ko urrian Mussolini gobernuko burua izendatu zen. Acerbo Legea sortu ondoren, irabazleak laguntzen zituena, 1924.urteko hauteskundeetan Alderdi Nazional Faxistak gehiengo absolutua lortu zuen Lista Nazionale Koalizioan.

Boterean Emandako Urteak

1925ean Mussolinik diktadura bat ezarri zuen. Momentu horretatik aurrera, Alderdi Nazional Faxista legezko alderdi bakarra bilakatu zen, 1928an onartutako lege baten bidez.

Boterea lortu ondoren, erregimen faxista bere ideologia eta sinbologia inposatzen hasi zen herrialde osoan, neurri batean Alkandora Beltzen laguntzaz. Lan bat izateko alderdi honetakoa izan behar zen. Faxismoaren sinbologia leku guztietan zegoen: artean, eraikin publikoetan… Mussolinirenganako gurtza bat sortu zen, nazioaren salbatzailea bezala hartuz, eta Italiako parlamentua Kontseilu Faxista Handiak ordezkatu zuen.

Desegitea

Kontseilu Faxista Handiak, Dino Grandi-k eskatuta, Mussolini boteretik kendu zuten 1943ko uztailaren 25ean, eta erregeari eskatu zioten kentzeko Mussoliniri Lehen ministro bezala zituen botereak. Hala egin zuen, eta kartzelaratu zuen. Honen ondorioz, faxismoaren boterea erori egin zen eta uztailaren 27an Mussoliniren alderdia debekatua izan zen.

Gerrak

Libia (1923)

Alkandora Beltzen lehenengo operazio militar ofiziala izan zen 1923ko irailean. Hiru legioek hartu zuten parte. Ongi joan zitzaienez, gobernuak beste biu legioi sortu zituen.

Alkandora Beltzak Etiopian
Alkandora Beltzak Etiopian

Etiopia

1935. urtean emandako gerra izan zen. Faxismoarentzako oso momentu garrantzitsua izan zen kanpo-politikari dagokionez, Nazioen Elkarteak  egin zuten erasoa salatu zuelako. Mussolinik ez zuen espero halako oihartzuna izatea gerra honek, eta beraz, Nazioen Elkartetik atera zuen Italia. Honen ondoren, Abisinia konkistatu zuen, Afrikan bidea zabalduz eta bereziki Etiopia sarraskituz jarraitu zuen (gas toxiko ilegalekin, gainera).

Gehiago zirenez eta haien materiala hobea zenez, irabazi egin zuten Etiopia osoa menperatuz 1936ko maiatzaren 9an.

Espainiako Gerra Zibila

Italiar Tropak Espainiako Gerra Zibilan, Guadalajarako Guduan
Italiar Tropak Espainiako Gerra Zibilan, Guadalajarako Guduan

Mussolinik erabaki zuen Espainiako nazionalistei laguntza eskaintzea. Hasieran hauetako hoberenak Marokon eta Kanariar irletan zeuden. Italiako laguntza hau ezinbestekoa izan zen nazionalistentzat, izan ere, leku estrategiko gehienak errepublikanoenak ziren. Lehenengo borroka Mallorkan izan zen 1936ko urrian, gero Madrileko bonbardeaketa, eta ondoren Malaga. Azkenik Guadalajarako guda eman zen, zin porrota handia ekarri zuen Alkandora Beltzentzat.

Bigarren Mundu Gerra

1935ean Abisinia inbaditzen dutenean, Frantzia eta Ingalaterraren laguntza galduz, Italiak euskarria bilatu zuen Alemanian eta Adolf Hitlerren. 1940an Alemaniak Italiak eta Japoniak aliantza politiko bat egin zuten: Ardatzeko potentziak (Hiru alderdiko Hitzarmenaren bidez). Beraz, Bigarren Mundu Gerrako bidea ireki zen: Aliantza Ardatzeko Potentzien kontra. Baina nahiz eta Alemaniaren babesa izan, Italia Faxistak porrot asko izan zituen, garrantzitsuena eta Mussoliniren bazterketa ekarri zuena Sizilian Aliatuen lehorreratzea izan zen (1943).

Grezia

Gerra honek 1940ko urritik 1914eko apirila arte iraun zuen, alkadora beltzek 56 batailoi zabaldu zituzten, jasandako bajak oso larriak izan zirelarik. Kanpainaren amaieran, borrokan nabarmendu ziren batailoiak "m batailoi" bihurtu ziren. Bere ikurra, urrezko aizkora batek zeharkatzen zuen "m" gorri bat zen. "M" "Mussolini" ren akronimoa zen, eta bere ereserkian "bizitzarako sortutako heriotzaren batailoiak" aldarrikatzen ziren.

Afrika Iparraldeko Kanpania

Afrikako iparraldean zeuden hiru dibisioek, Zirenaika okupatu zuten Ingalaterrako erasoaldiari aurre egin zioten.

Ekialdeko Afrikako Kanpania

Ekialdeko Afrikan, Alkandora Beltzetako tropek (30 batailoi inguru) Erresuma Batuko Somaliaren aurkako operazioetan parte hartu zuten, Cheren guduan, 1941eko azaroan Gondar erori zen eta Galla Sidama probintzian talde armatu gisa borrokatu zuten.

Alkandora Beltzak Ekialdeko Fronetan, Errusia
Alkandora Beltzak Ekiealdeko Frontean

Ekialdeko Fronteak

1942ko erasoaldi sobietarrak Alkandora Beltzetako hamabi batailoi inguru suntsitu zituen. 1943ko maiatzean Camicie Nere m dibisio korazatua sortu zen. Unitatearen mantenu logistikoa alemaniarren esku zegoen. Urte horretan bertan, asaltoko batailoi batzuk eta alkandora beltzetako kostako batailoi batzuk Siziliako kostaldearen defentsan parte hartu zuten aliatuen aurka.

Dibisioak

Lehenengo Dibisioa: Martxoak 23.

Hala deitzen zen Fasci de Combattimmentoren sorreraren omenez (1919ko martxoaren 23a). 1930. hamarkadaren erdialdean sortu zen Bigarren Italo-Etiopiar gerran parte hartzeko Etiopiaren aurka. Bigarren Mundu Gerran Bardiara joan ziren, eta 1941ean garaitu zituen Britaniar Armadak.

Alkandora Beltzak Bolonian, Benito Mussolinirekin, Erromako Martxan
Alkandora Beltzak Bolonian, Benito Mussolinirekin, Erromako Martxan

Bigarren Dibisioa: Urriak 28.

Hala deitzen zen Erromako Matxaren omenez. Hau ere Bigarren Italo Etiopiar gerran parte hartzeko sortu zen.

Hirugarren Dibisioa: Apirilak 21.

Hala deitzen zen Erromaren eraketaren dataren omenez eta baita Faxista Intelektualen Manifestua egin zen dataren omenez. Giaccomo Appiotti zuten buru eta Bigarren Italo-Etiopiar gerran parte hartzeko sortu zen.

Laugarren Dibisioa: Urtarrilak 3.

Hala deitzen zen Mussolini diktadore bihurtu zen egunaren omenez (1925ko urtarrilaren 3a). Bigarren Italo-Etiopiar gerran parte hartzeko sortu zen, eta haien burua Alessandro Traditi izan zen. Gero, Egiptoren inbasioan parte hartu zuten eta Sidi Barraniko Gerran garaituak izan ziren.

Bosgarren Dibisioa: Otsailak 1.

Hala deitzen da  Milizia Volontaria per la Sicurezza Nazionale sortu zen egunaren omenez (1923ko otsailaren 1a). Bigarren Italo-Etiopiar gerran parte hartzeko sortu zen.

Seigarren Dibisioa: Tevere.

Dibisio hau bolutarioek sortu zuten, gehienak Lehenengo Mundu Gerran ibilitako beteranoak. Haien adina, egoera fisikoa eta praktika falta zela eta nahiko mugatua zituzten haien ekintzak. Hala ere, borroketan parte hartu zuten Somalian, adibidez.

Zazpigarren Dibisioa: Cirene.

Bigarren Italo-Etiopiar gerran parte hartzeko pentsatuta sortu zen, baina azkenean hauek Suezko Kanala zaintzera joan ziren, Britainarrek hartu ez zezaten. Guido Scandolararen mandapean.

Ideologia

Faxismoa, alkandora beltzak motibatu zituen indar ideologikoa, Benito Mussolinik 1918an Italian proposatu eta egindako korronte politikoa da. Faxismoa hirugarren bide berritzat hartu zen XX. mendean, eskuineko, ezkerreko eta erdiko korronteen aurka baitzegoen. Horregatik, antipartidoa deitu zioten. Italiar faxismoak lotura handia du "Action française" mugimenduarekin, Frantziako mugimendu ultra eskuindarra. Baina  El Fascismo en su Época liburuan ondo adierazten den bezala:

[4]“Aunque no pueden negarse influencias directas no es lícito derivar de ella genéticamente el nacionalismo italiano, que se todos los elementos del fascismo fue el que mayores contactos tuvo con la “Action française”” (E. Nolte, 1967)

Faxismoa mugimendu politiko eta sozial nazionalista eta totalitarioa izan zen, Italian 1919an sortua, Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren. Bere sortzailea Benito Mussolini izan zen, 1922tik 1945era Estatu italiarra gobernatu zuena.

Mussolini entregando medallas a la MVSN
Mussolini Alkandora Beltzei domina ematen.

Faxismoaren Ezaugarriak

  • Oposizioko alderdiak kanporatu nahi ziren, alderdi bakar baten gobernu autoritarista gisa. Indarkeria eta izua erabili zituen elementu positibo bezala, sozialki terapeutiko eta erabilgarria aurkariak limurtzeko.
  • Elementu, terminologia eta sinbologia militarra erabiltzea, gizarte zibila militarizatzeko eta borrokarako jarrera aktiboan mantentzeko. Gizontasuna eta gazteria, eraldaketa nazionalaren bermatzaile gisa zeuden.
  • Marxista, liberalista eta eskuindarraren elementuen aurkako erasoa eta zapuztea.
  • Giza eskubideen urraketa nabarmena.
  • Nazio-garapenerako anbizioak, inperio gisa zabaltzeko.

Erreferentziak

  1. Renzo., De Felice,. (1995). Mussolini il fascista. Einaudi ISBN 8806139916. PMC 797551895. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  2. Caprara, Giovanni. (2018-04-02). «Historia de un régimen a través de los sellos. (La Italia fascista de 1922 a 1944)» Boletín de Arte (25): 651–676.  doi:10.24310/bolarte.2004.v0i25.4632. ISSN 0211-8483. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  3. López, Rosario. (1995). Mussolini, los jóvenes y las mujeres: La lisonja como estratagema.. Historia Social, (22), 19-41 or..
  4. (Gaztelaniaz) Nolte, Ernst. (1967). El fascismo en su época : Action française, fascismo, nacionalsocialismo.. Ediciones Península, 175 or. ISBN ISBN-13 : 978-4000124959..

Bibliografia

https://bellumartishistoriamilitar.blogspot.com/2017/10/los-camisas-negras-de-la-mvsn.html

  • Griffin, R. (2007). Modernismo y fascismo. La sensación de comienzo bajo Mussolini y Hitler. Madrid: Lavel S.A..
  • Guichonnet, P. (1994). Mussoilini y el Fascismo. Barcelona: Oikos-Tau.
  • López, R. (1995). Mussolini, los jóvenes y las mujeres: La lisonja como estratagema. Historia Social, (22), 19-41. Hemendik eskuratua: http://www.jstor.org/stable/40340407
  • Montanell, I. (1978). Italia en camisa negra. Barcelona: Plaza & Janés.
  • Nolte, E. (1967). El fascismo en su época : Action française, fascismo, nacionalsocialismo. Madrid: Ediciones Península.
  • Partido nacional fascista y los camisas negras. In Eurasia 1945. Hemendik eskuratua: https://www.eurasia1945.com/acontecimientos/fascismo/partido-nacional-fascista/
  • Sassoon, D. (2008). Mussolini y el ascenso del fascismo. Barcelona: Crítica.

Kanpo estekak

Read other articles:

غوتشي ميْن معلومات شخصية اسم الولادة (بالإنجليزية: Radric Delantic Davis)‏  الميلاد 12 فبراير 1980 (العمر 43 سنة)برمنغهام، ألاباما الجنسية أتلانتا، جورجيا، جورجيا، الولايات المتحدة الحياة الفنية الاسم المستعار غواب النوع غانغستا راب الآلات الموسيقية صوت بشري  شركة الإنتاج تسجيلا...

 

Lobby at Universities Center at Dallas, 2011 The Universities Center at Dallas is part of the UNT System. It used to be controlled by the Dallas County Community College District (DCCCD). It is located in the historic Titche-Goettinger Building in the Main Street District area of downtown Dallas, Texas, and was the first partnership of its kind in the state of Texas. These partnerships are called Multi-Institutional Teacher Centers (MITC). The three partner universities are: Texas A&M Uni...

 

Forças Navais do Egito País  Egito Corporação Forças Armadas do Egito Aniversários 21 de outubro Logística Efetivo 18 500 combatentes245 navios Insígnias Insígnia 1 Comando Comandante Vice-almirante Ashraf Ibrahim Atwa Sede Guarnição Alexandria A Forças Navais do Egito é o braço nava das forças armadas egípcias. Esta é a maior força marítima da África e do Oriente Médio e do Mundo Árabe. Também a sétima maior marinha de guerra do mundo, em termos de número de nav...

Highest court in the State of Western Australia This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Supreme Court of Western Australia – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (February 2021) (Learn how and when to remove this template message) Supreme Court of Western AustraliaFaçade of the Supreme Court ...

 

Universidad Católica Santa Teresa de Jesús de Ávila Sede de la universidad en el antiguo Colegio de Huérfanos de Ferroviarios de ÁvilaTipo PrivadaFundación 24 de agosto de 1996LocalizaciónDirección C/ Canteros s/n. Ávila, Castilla y León Castilla y León, España EspañaCoordenadas 40°39′51″N 4°41′55″O / 40.6641, -4.6985AdministraciónRector María del Rosario Sáez YugueroCanciller José María Gil TamayoSitio web www.ucavila.es[editar datos...

 

This article relies largely or entirely on a single source. Relevant discussion may be found on the talk page. Please help improve this article by introducing citations to additional sources.Find sources: The Madras Standard – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (August 2017) The Madras Standard was an English language newspaper published from Madras.[1][2][3] It was founded by the lawyer and journalist Barrister G. P. P...

Type of motorsport in the US This is an image of a Southern SportMod car sliding through a turn on a dirt track Dirt track racing is the single most common form of auto racing in the United States. According to the National Speedway Directory there are over 700 dirt oval tracks in operation in the United States.[citation needed] The composition of the dirt on tracks has an effect on the amount of grip available. On many tracks people will find clay is used with a specific mixture of d...

 

Karakter Star Wars Padmé Amidala Posisi Puteri Theed, Permaisuri Naboo, Senator of Naboo Dunia asal Naboo Spesies Human Kelamin perempuan Tinggi 1.65 meters (5 ft. 4 in) Afiliasi Galactic Republic, Galactic Senate, Delegation of 2000, Alliance to Restore the Republic Portrayer Natalie Portman Padmé Naberrie (46 BBY – 19 BBY) adalah seorang tokoh penting dalam dunia fiksi Star Wars. Padmé Amidala dimainkan oleh Natalie Portman dalam trilogi prekuel. Ia pertama menjabat sebagai Her Royal H...

 

Indian Real Estate Company Artha GroupIndustryReal estateFounded2008FounderSuresh RangarajanHeadquartersBangalore, IndiaArea servedIndiaKey peopleR Chandrashekar (Chief Operating Officer)ProductsVillas Apartments Shopping malls Hotel ResidencesWebsitewww.arthaproperty.com Artha Group, a subsidiary of Bennett Property Holdings Company Limited (The Times Group) is a property developer in South India. The company executes its development activities in approximately 250 acres of land & 3,500 ...

Auguste Scheurer-Kestner Auguste Scheurer-Kestner (11 February 1833 in Mulhouse (Haut Rhin)[1] – 19 September 1899 in Bagnères-de-Luchon (Haute Garonne)) was a chemist, industrialist, a Protestant and an Alsatian politician. He was the uncle by marriage of the wife of Jules Ferry.[2] He was a Republican and opposed the Empire of Napoleon III. He was elected member for Haut Rhin on 2 July 1871 and became senator for life on 15 September 1875. Twenty years later, he was t...

 

2020 book and DVD archive by the Firesign Theatre Duke of Madness Motors: The Complete Dear Friends Radio EraCompilation album by The Firesign TheatreReleasedDecember 16, 2010Recorded1970-1972GenreComedyLabelSeeland RecordsProducerThe Firesign Theatre, Taylor JessenThe Firesign Theatre chronology The Firesign Theatre's Box of Danger(2008) Duke of Madness Motors: The Complete Dear Friends Radio Era(2010) Dope Humor of the Seventies(2020) Duke of Madness Motors: The Complete Dear Friends Ra...

 

1922 film by Irving Cummings Broad DaylightLobby cardDirected byIrving CummingsScreenplay byHarvey GatesStory byHarvey GatesGeorge W. PyperStarringLois WilsonJack MulhallRalph LewisKenneth GibsonWilton TaylorBen HewlettCinematographyWilliam FildewProductioncompanyUniversal Film Manufacturing CompanyDistributed byUniversal Film Manufacturing CompanyRelease date October 30, 1922 (1922-10-30) Running time50 minutesCountryUnited StatesLanguageSilent (English intertitles) Broad Dayl...

City in Illinois, United States City in Illinois, United StatesBloomingtonCityMcLean County History Museum (formerly McLean County Court House) in Downtown Bloomington LogoLocation of Bloomington in McLean County, IllinoisBloomingtonShow map of IllinoisBloomingtonShow map of the United StatesCoordinates: 40°29′03″N 88°59′37″W / 40.48417°N 88.99361°W / 40.48417; -88.99361CountryUnited StatesStateIllinoisCountyMcLeanFounded1831Incorporated1831Government ...

 

50°54′37.9″N 1°24′18.8″W / 50.910528°N 1.405222°W / 50.910528; -1.405222 RMS Titanic Musician's Memorial, Southampton The Titanic Musicians' Memorial is a memorial in Southampton, United Kingdom, to the musicians who died in the RMS Titanic disaster on 15 April 1912. The original Titanic Musicians' Memorial was unveiled by the Mayor of Southampton, H Bowyer on 19 April 1913, and was located in the old Southampton library. This library along with the me...

 

Історія Кореї Доісторична Корея Кочосон, ЧінгукРанні корейські королівства Пуйо, Окчо, Тон'є, Самхан, Конфедерація КаяТри королівства Когурьо, Пекче, СіллаОб'єднане Сілла, ПархеПізні три королівства Корьо: Кіданьські війни, Монгольські вторгнення Чосон: Імджинська війн...

Act. 1 The Little MermaidAlbum mini karya GugudanDirilis28 Juni 2016 (2016-06-28)Direkam2016Genre K-pop Durasi20:41BahasaKoreaLabel Jellyfish Entertainment CJ E&M Singel dalam album Act. 1 The Little Mermaid WonderlandDirilis: 28 Juni 2016 (2016-06-28) Act. 1 The Little Mermaid adalah album mini debut dari grup vokal wanita asal Korea Selatan, Gugudan. Album ini dirilis secara digital dan fisik pada tanggal 28 Juni 2016 oleh Jellyfish Entertainment dan didistribusikan oleh C...

 

Kota GunungsitoliKotaTaman Peringatan Gempa Nias LambangMotto: Samaeri(Nias) SesamaPetaKota GunungsitoliPetaTampilkan peta SumatraKota GunungsitoliKota Gunungsitoli (Indonesia)Tampilkan peta IndonesiaKoordinat: 1°07′N 97°34′E / 1.12°N 97.57°E / 1.12; 97.57Negara IndonesiaProvinsiSumatera UtaraTanggal berdiri26 November 2008Dasar hukumUU Nomor 47 Tahun 2008Jumlah satuan pemerintahan Daftar Kecamatan: 6Kelurahan: 3Desa: 98 Pemerintahan • Wal...

 

Railway station in Nagoya, Japan Sakaemachi Station栄町駅Sakaemachi Station in July 2014General informationLocationHigashi-Sakura 1-12, Higashi-ku, Nagoya-shi, Aichi-ken 461-0005JapanCoordinates35°10′14″N 136°54′32″E / 35.1706°N 136.909°E / 35.1706; 136.909Operated by MeitetsuLine(s)■ Meitetsu Seto Line Distance20.6 kilometers from Owari SetoPlatforms1 island platformsOther informationStatusStaffedStation codeST01WebsiteOfficial websiteHistoryOpenedAug...

SocrateSocrate (Jean Sylvère) in una scena del filmPaeseItalia Anno1970 Formatominiserie TV Generestorico, biografico Durata120 min Lingua originaleitaliano Rapporto1.33:1 CreditiRegiaRoberto Rossellini Soggettoda I dialoghi di Platone SceneggiaturaRoberto Rossellini, Marcella Mariani Interpreti e personaggi Jean Sylvère: Socrate Anne Caprile: Santippe Ricardo Palacios: Critone Bepy Mannajuolo: Apollodoro Manuel Angel Egea: Cebete Julio Morales: Antistene Emilio Miguel Hernández: Melet...

 

Famous 1858 chess game played at an opera house in Paris Animation of the Opera Game The Opera Game was an 1858 chess game, played at an opera house in Paris. The American master Paul Morphy played against two strong amateurs: the German noble Karl II, Duke of Brunswick, and the French aristocrat Comte Isouard de Vauvenargues. It was played as a consultation game, with Duke Karl and Count Isouard jointly deciding each move for the black pieces, while Morphy controlled the white pieces by hims...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!