Otomandar Inperioa
Hussein Dey Ahmed Bey Abdalkader emirra Lalla Fatma N'Soumer Cheikh Mokrani Salaman IV.a Mohammed Ag Bessa Babesa:
Aljeriako frantziar konkista 1830 eta 1847 artean gertatu zen. 1827an, Hussein Dey otomandar erregeorde eta frantziar kontsularen arteko liskar bat itsas-blokeo bat bilakatu zen eta 1830ean Uztaileko monarkiak Aljer eta kostaldeko beste hiri batzuk hartu zituen.[2] Frantzian barneko eztabaida politikoak izanda ere, lurralde berriak bereganatzeari ekin eta epeka epeka herrialdeko barnealdera indar militarrak bidali zituzten.[3]
Aljeriar erresistentzia banaturik zegoen: ekialdean Ahmed Bey Konstantinako bey eta mendebaldean Kabiliako indar nazionalista berbereak zeuden. Abdelkaderren nazionalistekin itunak sinatuz, frantziarrek lehendabizikoz otomandar mehatxua suntsitzeari ekin zioten eta 1837an Konstantina bereganatu zuten.[4] Abdelkaderrek mendebaldean erresistentzia mantentzea lortu zuen. 1842an frantziar kanpaina oldarkor baten ondorioz, Marokorantz bidali eta gerrilla-gerra erabili zuen. Hala ere, Lehen Franko-Marokoar Gerran garaipena lortu eta gero, frantziar presio diplomatikoak Abdelkader Marokotik egostea lortu zuen. 1847an amore eman zuen frantziarren aurrean.