Alfredo Sanzol Sanz (Iruñea, 1972) nafar antzerkigile eta zuzendaria da.[1]
Biografia
Nafarroako Unibertsitatean zuzenbidean eta Arte Dramatikoko Goi Mailako Errege Eskolan Eszena Zuzendaritzan lizentziatua, Espainiako Eszena Zuzendarien Elkarteko eta Egileen Elkarte Orokorreko kidea. Gainera, ikastaroak eta tailerrak eman ditu Casa de América , La Casa Encendida, El Teatro Nacional de Bogotá, Matadero Madrid, La Sala Beckett, La Térmica, Nafarroako Antzerki Eskola, Sociedad General de Autores, Erriberriko Antzerki Jaialdia eta Zentro Dramatiko Nazional aretoetan. 2019ko apirilean iragarri zen Zentro Dramatiko Nazionaleko zuzendari izendatuko zutela. Kargu horretan dago 2020ko urtarrilaren 1etik.
Espainiako Literatura Saria irabazi zuen 2012an, antzerkigintzaren alorrean. 2011n, Katalanezko antzerkigilerik onenaren Max Saria jaso zuen, Delicades lanagatik, eta gaztelerazko antzerkigilerik hoberenarena ere eman diote bi alditan —Egun zoragarriak lanagatik 2012an, eta En la luna (Ilargian) lanagatik 2013an—.[2] 2024an Kulturaren Vianako Printzea saria eman zioten.
Euskaratuta
Sanzolek gaztelaniaz egin du lan gehien-gehienetan, baina euskaraz ere eman ditu lan batzuk: Egun zoragarriak antzezlana taularatu du duela hilabete gutxi Pabiloi 6ko Gazte Konpainiak, Patxo Telleriak itzulita. Eta, aurrez, 2014an, Tanttaka Teatroak ere eman zuen euskaraz Sanzolen lan bat: Barealdi magikoa. Ordu hartan, Harkaitz Canok egin zituen itzulpenak.[2]
Antzezlanak
Erreferentziak
Kanpo estekak