Alfontso III.a Aragoikoa Liberala edo Tolesgabea[1] (Valentzia, 1265 – Bartzelona, 1291ko ekainaren 18a) 1285-1291 bitartean Aragoi, Valentzia eta Mallorcako errege eta Bartzelonako kondea izan zen.
Biografia
Petri III.aren semea zen. Balear uharteak konkistatu zituen, Mallorca, Eivissa eta Menorcaren jabe eginik. 1282an, oinordekotzan hartu zuen Bezpera Siziliarren ondoan Aragoiko erregeen eskuetara igaro zen Siziliako lurraldea. 1288an, Frantziak eta aitasantutzak bere aginpidea mugatzen zuen aitonen semeen aldeko Batasunaren Pribilegioa delakoa sinatzera behartu zuten. 1291n, Siziliaren jabetzaren ondorioz sortutako auziak bukatzeko Tarascongo ituna sinatu zuen.
Eduardo I.a Ingalaterrakoaren alaba Leonorrekin ezkontzekotan zegoenean, hil zen.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .