Alexandra Lucas Coelho

Alexandra Lucas Coelho

Bizitza
JaiotzaLisboa, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Portugal
Hezkuntza
HeziketaLisboako Unibertsitate Berria
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea

Alexandra Lucas Coelho (Lisboa, 1967) portugaldar kazetari eta idazle bat da.[1] 1987az geroztik ari da kazetaritza lanetan.[2]

Biografia

Lisboan jaio zen, 1967an, gutxigatik ez zen jaio Gatz uhartean, Cabo Verden.[3]

Antzerkia ikasi zuen Instituto de Formação, Investigação e Criação Teatral erakundean, Lisboan. Universidade Nova unibertsitatean Komunikazio Zientzietan lizentziatua, Público egunkariko korrespontsal gisa lan egin zuen, Ekialde Hurbilean eta Erdialdeko Asian zehar bidaiatu ondoren. Esperientzia bere lehen liburuetan jaso zen, Oriente Próximo e Caderno Afegão (Ekialde Hurbila eta Afganistango Koadernoa) bidai erreportajeetan.[4]

2012an, bere lehen eleberria argitaratu zuen, E a noite roda (Eta badoa gaua).[5]

Jerusalemen eta Rio de Janeiron bizi izan zen 2011tik 2014ra.[6]

Ekialde Hurbilean egindako lana

2001ean, Lucas Coelho Ekialde Hurbilera eta Erdialdeko Asiara bidaiatzen hasi zen, eta 2005-2006 artean Jerusalemen egon zen sei hilabetez, Público atzerriko berriemaile gisa. Esperientzia haiek izan ziren bere lehen bi liburuen oinarria, Oriente Próximo[7] eta Caderno Afegão.[8]

Lanak

Liburu hauen egilea da:[9][10]

Eleberriak

Sariak eta ohoratzeak

  • 2012 - Eleberri Sari Nagusia, Portugalgo Idazleen elkarteak eta Liburuaren, Artxiboen eta Liburutegien Zuzendaritzak emana, E a Noite Roda eleberriagatik.[11]
  • 2020 - Maria Ondina Braga Bidaia Liburuen Saria irabazi zuen, Cinco Voltas na Bahia e um beijo para Caetano Veloso liburuagatik.[12]

Erreferentziak

  1. FnacPortugal. (2014-07-10). Entrevista a Alexandra Lucas Coelho. (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  2. (Ingelesez) «Alexandra Lucas Coelho» Granta (web.archive.org) 2023-06-03 (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  3. (Portugesez) «Do Tarrafal vê-se o império português (44 anos depois do 25 de Abril)» Buala (web.archive.org) 2018-04-23 (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  4. (Portugesez) Viel, Ricardo. (2017). «A alteridade como forma de viver a História - Alexandra L. Coelho pensa o elo etre Brasil e Portugal no passado e no presente» Pernambuco 137. zk. ISSN 2527-0117..
  5. (Portugesez) Lucas Coelho, Alexandra. (2023). E a noite roda. Lisboa: Caminho ISBN 978-9722132077. OCLC .1411208710.
  6. (Portugesez) Figueiredo Costa, Sara. (2014). «A despedida do Rio» Blimunda 22: 5. ISSN 2183-2897..
  7. (Portugesez) Lucas Coelho, Alexandra. (2024). Oriente Próximo. Lisboa: Caminho ISBN 978-9722132527. OCLC .1432693563.
  8. (Portugesez) Lucas Coelho, Alexandra. (2021). Caderno afegão, um diário de viagem. Alfragide: Caminho ISBN 978-9722131186. OCLC .1280402604.
  9. (Portugesez) «Alexandra Lucas Coelho» Biblioteca Nacional de Portugal (catalogo.bnportugal.gov.pt) (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  10. (Ingelesez) «Alexandra Lucas Coelho» Goodreads (www.goodreads.com) (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  11. (Portugesez) «Grande Prémio de Romance e Novela APE/DGLAB» APE - Associação Portuguesa de Escritores (www.apescritores.pt) (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  12. (Portugesez) Agência Lusa. (2020-07-16). «Alexandra Lucas Coelho vence Grande Prémio de Literatura de Viagens Maria Ondina Braga» Observador (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!