Alexandra Asanovna Elbakian —errusieraz: Алекса́ндра Аса́новна Элбакя́н—[1] (Almaty, Kazakhstan, 1988ko azaroaren 6a) programatzaile informatikoa da, milioika ikerketa artikulu eta liburu dohainik eta egile eskubideei men egin gabe guztien eskura jartzen dituen Sci-Hub gunearen sortzailea.[2][3][4] Zientzietako Pirata Erregina deitu dute.[5] Nature aldizkariak, 2016. urtean, urte hartako zientzietako hamar pertsona garrantzitsuenen zerrendan sartu zuen;[6] Ars Technica aldizkariak Aaron Swartzekin alderatu du;[7] eta New York Times egunkariak Edward Snowdenekin konparatu du.[8]
Lanak
Ikus, gainera
Erreferentziak
Gaian sakontzeko
Kanpo estekak