Alderdi Politiko Erreformatua (nederlanderaz: Staatkundig Gereformeerde Partij, SGP) Herbehereetakokalbindar[1] alderdi politiko kontserbadore eta kristau-eskuindarra[2][10][11][12] da. Erreformatu izena ez dagokio erreforma politikoei, ezpada kalbinismoari. SPG oposizioan baino ez den egon Herbehereetako alderdi politikorik zaharrena da; 1925etik hauteskunde orokorretan bozen % 1,6 eta % 2,5 lortu izan du. Bere ideal ortodoxoak direla-eta, eta oposizioan baino ez denez egon, lekukotasun-alderditzat jotzen dute, hots, agintea egikaritzea baino bere printzipioak atxiki eta zabaltzea nahiago duen alderdia. 2012ko hauteskunde orokorretatik, Estatu Orokorretako Bigarren Ganberan 150 eserlekuetako 3 eduki ditu.
SGP 1918ko apirilaren 24an Middelburgen sortu zen, sasoiko alderdi kristau protestanteekiko gogogabetasuna zela-eta, hots, ARP eta CHU. Alderdiaren programa sinesbide erreformatuek aldarrikatzen dituzten Bibliako balio eta arauetan datza. Gerrit Hendrik Kersten-ek, Lagunarte Erreformatuetako artzainak, alderdia sortzea sustatu zuen. Alderdiak lehenengo aldiz esku hartu zuen 1918ko hauteskunde orokoerretan, bost probintzietan erroldatu eta 5.180 boz (bozen % 0,39) lortu zituen, eserleku bat lortzeko gutxiegi. 1922ko hauteskunde orokorretan, SGPk eserleku bat jadetsi zuen, eta harrezkero Bigarren Ganberan beti eduki izan du ordezkariren bat. Horregatik, Bigarren Mundu Gudaren aurreko Herbehereetako alderdi bakarra da, ordutik gainerako alderdi politiko guztiak desegin edo elkartu izan baitira edo izenez aldatu izan baitute.
SGPko Bigarren Ganberako taldeburuak:
1922–1945: Gerrit Hendrik Kersten
1945–1961: Pieter Zandt
1961–1971: Cor van Dis sr.
1971–1981: Hette Abma
1981–1986: Henk van Rossum
1986–2010: Bas van der Vlies
2010–gaur egun: Kees van der Staaij
Bigarren Ganberako taldeburua 1986tik 2010era arte Bas van der Vlies izan zen, eta, horrez gain, 1986ko, 1989ko, 1994ko, 1998ko, 2002ko, 2003ko eta 2006ko hauteskunde orokorretan alderdiburua izan zen. Bigarren Mundu Gudatik gaur artean, Herbehereetako politikagintzan urte gehien (24) egin dituen alderdiburua izan da.
Hauteskunde-emaitzak
Lehen nahi Bigarren Ganberan SGPk eserleku kopuru egonkorra atxiki du. 2017ko martxoaren 15ean, alderdiak inoiz jasotako boz-kopururik handiena jaso zuen: 218.950.
SPGren aldekoak geografikoki Herbehereetako Bibliaren Gerrikoan bilduta daude, hau da, biziki erreformatuak diren udalerrien lurralde-zerrendan: hegoaldean ZeelandatikOverijsselgo sartalderaino (Staphorst) hedatzen da, Goeree-Overflakke eta Alblasserwaarden (Hego Holanda) eta Veluwe (Gelderland) igarota. Halaber, SPG Urk uharte ohian oso sendoa da, bai eta Uddelen ere; leku bietan 2017an boz gehienak jaso zituen.[15]
SGPren aldekoak nagusiki sinesbide erreformatutik etortzen dira. Soziologiaren literaturan SGPren hautesleria gehienbat bevindelijk gereformeerden (euskaraz: «bizipenaren erreformatuak») delakoek osatzen dute, norberaren erlijio-bizipena oso garrantzitsutzat daukaten kristau erreformatuek. Tade hura hainbat eliza txikiez osatuta dago: Kristau Eliza Erreformatuak, Lagunarte Erreformatuak, Eliza Erreformatu Leheneratua eta Herbehereetako Lagunarte Erreformatu Zaharrak, bai eta Herbehereetako Eliza Protestantearen adar kontserbadorea ere, Elkarte Erreformatua. Dena dela, eliza eta eliza-adar horietako kide guztiek ez dute SGPren alde bozkatzen.
Erreferentziak
↑ abHonako sorburu hauek SGP kalbindar alderdi politikoa dela baieztatzen dute: