Doktorego tesian, utopiari buruzko ikerketen markoa (gehienean anglosaxoia) euskarara ekarri zuen, eta marko horretatik irakurri zuen Michael Hardtek eta Antonio NegrikEmpire bilduman argitaratutako filosofia politikoa. Utopia du ikerketa lerro nagusia, eta utopiek errealitatearekin izan ditzaketen harremanak interesatzen zaizkio.[2]
Ikertzaile
FUNDACIÓN ARANTZAZU GAUR FUNDAZIOA proiektuan eta AKTIBA-IT (prAKTikak, Ikasketa eta BAlioak Ikerketa Taldea) UPV/EHUko ikerketa-taldearekin elkarlanean jardun zuen, Arantzaulab Gizarte Berrikuntza Laborategiaren ildotik demokraziaren eta lankidetzazko gobernantzaren ikerketan.
Doktorego tesia egiteko beka jaso zuen UPV/EHUn eta bertan aritu zen lau urtez, utopiaren eta filosofia politikoaren -zehazki, Michael Hardten eta Antonio Negriren "Empire" saiakera-bildumaren- arteko harremanak ikertzen.[3]
Politikari
2023ko maiatzaren 18an Euskal Herria Bilduk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako «talde eraberritua» aurkeztu zuen Garmendia buru zela eta legegintzaldirako egitasmoen berri eman zuen..[4]
2023ko maiatzaren 23an herri programa aurkeztu zuen ikaztegietako EH Bilduk;. Erronka nagusiak:
Herriko gazteak bertan bizitzeko aukera izatea, haur eskola irekita mantentzea eta herriak bizirik jarraitzea.[5]
2023ko maiatzaren 28an, 154 boto eskuratuta, EH Bilduko Alba Garmendia Castaños bilakatu zen Ikaztegietako alkate. Bigarren, EAJ geratu, 75 botorekin. Baliogabeak 2 boto izan ziren, 4 zuri eta %32,86ko abstentzioa izan zen.[6]
2023ko ekainaren 17an egun horretara arte Ikaztegietako alkate izandako Bakarne Otegik lekukoa eman zion Alba Garmendiari osoko bilkuran. Joan den maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, EH Bilduk irabazi zituen hauteskundeak Ikaztegietan zazpi zinegotzietatik bost eskuratuta. Oposizioan EAJk bi zinegotzi izango ditu.
Bakarne Otegik eskerrak eman zizkien azken zortzi urteetan bere ondoan izandako zinegotzi eta udal langileei. Lore sorta eta oroigarria jaso zituen, eta Garmendiak eskari bat egin zion, herriko festetako txupinazoa botatzea.[7]