Alan James Ball MBE (Farnworth, Lancashire, 1945eko maiatzaren 12a - Warsash, Hampshire, 2007ko apirilaren 25a) ingeles futbolaria izan zen, erdilari postuan aritzen zena. 22 denboralditan jolastu zuen hainbat taldeetan (Blackpool, Everton, Arsenal eta Southampton barne) eta 180 gol baino geihago sartu zituen Ingalaterrako ligan. Ingalaterrako futbol selekzio nazionalan 78 aldiz jolastu zuen eta 8 gol sartu zituen. 1966an munduko txapelduna izan zen selekzioarekin, eta jokalari gazteena zen. Erretiratu ondoren, entrenatzen hasi zen.