Aiuria (Euskaltzaindiak araututako forma) edo Ajuria (forma ohikoa hainbat mapatan) Muxikako auzo bat da, Muxikako hiru elizateek 1966an bat egin aurretik Ibarruriko parte zena. Bertakoen ahoskeran, Ajjujje edo Auijje eran entzun daiteke izena, JJ hori litzatekeelarik eskualde honetako J/DX/ZH ahoskera[1][2]. Herriko azulejuzko seonaleak Ajurias forma dakar.
Deskribapena
Inguru aldapatsu batean dagoen muino lau batean kokatzen da baserri multzoa, San Joan Bataiatzailearen elizaren inguruan taldekatua (eliza ondare babestu gisa sailkatua dago). Otxategi-Goikoa eta Otxategi-Behekoa baserriak, handi eta ederrak. Pilotalekua ere bada, eta txoko bihurtuta, aspaldiko auzo-ikastola.
Sanjoanak dira auzoko jaiak.
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak