Ahmad Shawqi (arabieraz: أحمد شوقي; Kairo, Egipto, 1868 - Kairo, 1932ko urriaren 13a) egiptoar poeta izan zen.[1]
Biografia
Frantzian egin zituen ikasketak. Gai berriak eraman zituen arabiar poesiara, eta islamaren aurreko arabiar poesiaren moldeak erabili zituen. Antzerki-lanak aurkeztu zituen neurtitzetan: Masra Kulyubatra ("Kleopatraren gainbehera"). Amir al- Sho’araa’ ("Poeten printzea") titulua eman zioten 1927an.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak