Adriana Fabbri Seroni, soilik Adriana Seroni bezala ezaguna (Florentzia, 1922ko ekainak 9 – 1984ko otsailak 9), kazetari eta politikari komunista eta feminista zen, emakumeen eskubideen alde eginiko lanagatik ezaguna. 1972 eta 1984 urteen artean Diputatuen Ganbara italiarraren partaidea izan zen Italiako Alderdi Komunistarekin.[1][2]
Biografia
Florentzian jaio zen 1922ko ekainean. 1944an, 22 urte zituela, Italiako Alderdi komunistara (Partito Comunista Italiano, PCI) afiliatu zen. Urtebetean partidoaren Florentziako emakume-sailaren arduradun bilakatu zen. 1948 eta 1951 artean Toscana nuova-ko editore bezala lan egin zuen. Alderdi komunistako kideen artean mailaz igotzen joan zen,[3] 1968an partidoaren emakume-atalaren (Sezione Femminile) buru izatera heldu zen arte, Nilde Iotti ordezkatuz.[4][5]
1972an Italiako Diputatuen Ganbarako ordezkaria izateko hautatu zuten PCI-rekin, alderdi politikoaren arduradun eta zuzendari nagusi bezala.[6] Ganbaran diputatu bezala lan egin zuen bere heriotza arte, 1984an, bihotzeko baten ondorioz.
Bibliografia
- Seroni Adriana, La questione femminile in Italia, 1970-1977, Editori Riuniti, 1977.[7]
- Seroni Adriana, Donne comuniste: identità e confronto, Roma: C. Salemi, 1984.
- Massimo d'Alema, A Mosca l'ultima volta: Enrico Berlinguer e il 1984, Editore Donzelli.
- Marisa Passigli, Aspetti e problemi attuali della questione femminile, Roma, Sezione centrale scuole di partito del PCI, 1974
- Maura Vagli, Adriana Seroni, Pacini Fazzi Editore, 2019.
Erreferentziak
- ↑ «castellina» www.universitadelledonne.it (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
- ↑ «Archivio Corriere della Sera» archivio.corriere.it (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
- ↑ tratta di Rita Montagnana, Si, et al. "ARCHIVIO UNIONE DONNE ITALIANE DI FIRENZE."
- ↑ Ventroni, S. ‘Adriana Seroni: Profilo Politico e Intellettuale’, in La Modernità di Adriana Seroni. Una Comunista di Frontiera (Rome: Camera dei Deputati, 2015), 35–66
- ↑ (Ingelesez) Strazzeri, Victor. (2023-03-27). «The Interweaving: Communist Women and Feminism in 1970s Italy» Contemporary European History: 1–17. doi:10.1017/S0960777322001011. ISSN 0960-7773. (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
- ↑ (Italieraz) Cavallari, Fabio. (2006-07-05). «Ma dove sono le femministe di una volta? Quelle come Adriana Seroni?» Tempi (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
- ↑ (Italieraz) Seroni, Adriana. (1977). La questione femminile in Italia, 1970-1977. Editori riuniti ISBN 978-88-359-1207-1. (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
Kanpo estekak