Abkhazia

Abkhazia
Ereserkia: Aiaaira (en) Itzuli

Abkhaziako bandera

Emblem of Abkhazia (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaSokhumi
43°0′13″N 41°1′9″E
Azalera8.665 km²
Punturik altuenaDombai-Ulgen (en) Itzuli (4.046 m)
KontinenteaEuropa
MugakideakErrusia
Administrazioa
Gobernu-sistemapresidentzialismo
sitzperson of Abkhazia (en) ItzuliBadr Gunba (en) Itzuli
Prime Minister of Abkhazia (en) ItzuliAlexander Ankvab (en) Itzuli
LegebiltzarraPeople's Assembly of Abkhazia (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria245.246
Dentsitatea28,3 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1994ko azaroaren 26a eta 1991
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+7840, +7940 eta +99544
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.Schuko eta europar loki

Abkhazia[1] (abkhazieraz: АҧсныApsny; georgieraz: აფხაზეთიtranslit.: Apkhazeti; errusieraz: Абха́зияtranslit.: Abkhazia) de facto burujabea den baina munduko estatu gehienek Georgiako errepublika autonomotzat jotzen duten herrialdea da. Kaukaso mendilerroko hego-mendebaldeko isurialdea eta Itsaso Beltzaren artean dago. Herrialdeko hiriburua Sokhumi da.

Abkhaziaren independentzia Errusiak baino ez du onartzen, eta nazioartean Georgiaren errepublika autonomo gisa onartzen da. Lurraldea de facto kontrolpean duen gobernuak Ordezkapenik Gabeko Nazio eta Herrien Erakundean (UNPO) ordezkapena du. 2008ko abuztuaren 26an Errusiak Hego Osetiaren independentzia onartu zuen NBEko lehenengo estatua izan zen. Irailaren 4an Nikaragua izan zen gatazkan zeuden estatuetatik kanpo independentzia onartu zuen lehena.

Geografia

Sukhumiko ikuspegia.

Abkhaziak 8.600 kilometro koadroko azalera du, eta Itsaso Beltza eta Kaukaso mendien artean dago. Ibai nagusiak Psou (iparraldean), Bzip eta Ingur (hegoaldean) dira. Mugakideak Errusia eta Georgia (Svanetia eta Mingreliako probintziak). Lurraldearen % 74 menditsua da.

Hiriak

Abkhaziako hiri nagusia Sokhumi da, hiriburua, 100.000 bat biztanlerekin. Bigarrena Tkuartxal industria gunea da. Kostaldean hiru hiri garrantzitsu daude, gatazka baino lehen turismo guneak zirenak: Gagra, Gudauta eta Otxamtxira. Halaber, nekazaritza gune nagusi bi ere badaude: Pitsunda eta Athos Berria. Oro har, herrialdeak 575 udalerri ditu.

Demografia

Pitsunda lurmuturra eta, atzeko aldean, Kaukasoa.

Banaketa etnikoa

Abkhaziako biztanleria osoaren zati txiki bat baino ez da jatorri abkhazekoa: 100.000 bat lagun. Abkhaz ugari herrialdetik at bizi dira, Turkian, Mendebaldeko Europan, AEBetan eta Errusian. Biztanleria abkhaz hau jatorri kaukasoarrekoa da, eta hizkuntza ere (abkhaziera) jatorri kaukasoarrekoa da. Abkhazak abazekin (Txerkesiako Errepublikan), zirkasiarrekin, adigiarrekin eta kabardiniarrekin hartu-eman estua dute, zeinen hizkuntzak abkhazen hizkuntza familia berekoak diren.

Urtea Osotara Georgiarrak Abkhazak Errusiarrak Armeniarrak Greziarrak
1926ko errolda 186.004 67.494 55.918 12.553 25.677 14.045
1939ko errolda 311.885 91.967 56.197 60.201 49.705 34.621
1959ko errolda 404.738 158.221 61.193 86.715 64.425 9.101
1970eko errolda 486.959 199.596 77.276 92.889 74.850 13.114
1979ko errolda 486.082 213.322 83.087 79.730 73.350 13.642
1989ko errolda 525.061 239.872 93.267 74.913 76.541 14.664
2003ko errolda[2] 215.972 45.953 94.606 23.420 44.870 1.486

Banaketa administratiboa

Abkhaziako banaketa administratiboa

Abkhaziako estatu burua Errepublikako Presidenteak betetzen du. Egun, presidentea Sergei Bagapx da, 1994 eta 2004 arteko presidente Vladislav Ardzinba ordezkatu zuena. Gobernu burua Lehen Ministroa da, 2005eko otsailetik Aleksander Ankvabek betetzen duen kargua.

Botere legegilea Herriaren Biltzarrak betetzen du. Hau 35 kidek osatzen dute, 35 hauteskunde eremu bakoitzetik bat aukeratuz.

Abkhazia zazpi distritutan eta Aqwa-Sukhum hiria banaturik dago:

2006ko irailaren 27ra arte, Tbilisin Abkhaziako erbesteko gobernua izan zen. Data horretatik aurrera, gobernu hori Abkhazia Garaira trasladatu zen, behin Georgiako armadak Abkhaziako inguru hori kontrolpean hartu eta gero. Georgiaren aldeko gobernu abkhaza Malkhaz Akixbaiak gidatzen du, Ministro Kontseiluko Presidentea.

Ekonomia

Nekazaritza nagusi da: tabakoa, laboreak, fruitu garratzak.

Historia

1810ean, Abkhazia, otomandarren mendean egona ordu arte, Errusiaren mendean geratu zen, Abkhaziako printze George Xabxbaren baimenaz. Urteetan tsarraren eta sultanaren arteko borrokaleku izan zen. 1878an, abkhazen erdia baino gehiago Turkiara eraman zituzten indarrez, eta armeniarrek, megrelek eta errusiarrek kolonizatu zuten lurraldea.

1921ean, Abkhaziako Sobiet Errepublika Sozialista eratu zen, baina lurraldea Georgiaren barruan geratu zen berehala, probintzia autonomo gisa. Hurrengo urteetan, georgiarrek kolonizatu zuten, eta lurraldeko etnia nagusia izatea lortu zuten. 1980ko hamarraldiaren bukaeran, Abkhaziako georgiarrek Sobietar Batasunetik bereiztea eskatu zuten, gainerako biztanleen gogoz kontra.

Gatazka

Sakontzeko, irakurri: «Abkhaziako gatazka»

Abkhaziako gatazkaren oinarria Sobiet Batasunaren erorketaren ondorengoan dago. Abkhaz eta georgiar etnien arteko harreman gatazkatsuak azaleratu ziren orduan.[3] Afera 1992ko uztailaren 23an lehertu zen. Urte hartan, Abkhaziako gobernuak independentzia aldarrikatu zuen. 1992 eta 1993 artean, Abkhaziako gobernu sezesionistaren eta Georgiaren artean gatazka armatu odoltsua eman zen, zeina Georgiak galdu baitzuen. Ondorioz, Abkhaziako georgiar gehienek herrialdetik alde egin behar izan zuten.

1994an bi aldeen arteko su-etena gauzatu zen. Horren arabera, Nazio Batuen eta Estatu Burujabeen Erkidegoaren tropek herrialdea kontrolpean hartu zuten. Abkhaziako sezesionistek Errusiaren laguntza dutela salatzen du Georgiak.

Egun, Abkhaziako lurraldeko % 83 Sokhumin hiriburuko gobernu sezesionistak kontrolatzen du (Errusiako tropak bertan daude); eta gainontzekoa Abkhaziako Errepublika Autonomoko Gobernuak kontrolpean du, hots, Georgiak gorde duenak. Azken horrek Abkhaziaren legezko ordezkapena du, de iure Abkhaziako gobernuaz. Horrek hiriburua Kodor Haranean du, Abkhazia Garaia eskualdean.

1992ko abuztuan, Georgiak bere gudarostea bidali zuen eskualdea baketzera, baina hurrengo urteko urrirako, azpiratua izan zen, eta bertan bizi ziren georgiar gehienak iheslari bihurtu ziren. 1994ko ekainean, 24 kilometroko mugalde bat eratu zen, Errusiako bake indarren kontrolpean. Urte hartan, Abkhaziak konstituzio bat onartu zuen eta errepublika burujabe demokratiko bihurtu zen. 1997an, abkhazek legebiltzar berria hautatu zuten, baina Georgiak legez kontrako jo zituen bai konstituzioa bai legebiltzarra.

1998an, Abkhaziako Sei Eguneko Gerra piztu zen, noiz georgiar gerrilla taldeek Galiko barrutian abkhaz tropak borrokatu zituzten. Liskarren ondorioz, ehunka erori izan ziren bi aldeetan, eta 30.000 eta 40.000 georgiar arteko desplazamendu gehigarria.[4]

1999an aldarrikatu zuen Georgiarekiko independentzia, eta 2008an jaso zuen ofizialki Errusiaren aitorpena —Georgiaren aurkako gerraren ostetik heldu zen Moskuren adierazpena—. Gerora gauza bera egin zuten Nikaraguak, Venezuelak eta Nauruk. Mendebaldeko gobernu nagusiek, ordea, ez zieten baliorik aitortzen hauteskunde haiei.[5]

2014

Ekainean, Aleksandr Ankvabek dimititu zuen, haren aurkako protestek eraginda. Kritikoek kudeaketa txarra eta ustelkeria egozten zizkioten, eta maiatzaren 29an parlamentuaren konfiantzazko botoa galdu zuen. Diputatuek ez ezik, oposizioak kalean ere eskatu zion kargua uzteko, eta manifestazio jendetsuak antolatu zituen egun haietan[5].

Protesta gogorrak izan ostean, ekainean utzi zuen Aleksndr Ankvabek Abkhaziako presidentetza, eta abuztuaren 24ko bozak haren ordezkoa aukeratzeko izan ziren. Hautagai guztiek zuten zerikusia armadarekin, segurtasun indarrekin edota zerbitzu sekretuekin. Raul Khajimba luzaz oposizioko lider izandakoa, esaterako, KGBkoa izandakoa zen. Azken inkestak haren aldekoak ziren[6].

Abuztuaren 25ean, Raul Khajimba izango zela Abkhaziako presidente berria zabaldu zen. Orain arte oposizioko buru izandakoak alde handiarekin irabazi zituen aurreko asteburuko hauteskundeak: behin-behineko emaitzen arabera, botoen % 50,57 lortu zituen, Aslan Bzhania segurtasun zerbitzuetako buruak baino hamalau puntu gehiago. Parte hartzeak gainditu zuen Hauteskunde Batzordeak ezarritako gutxieneko maila: bozketa baliozkoa izateko, erroldatuen erdiek eman behar zuten botoa, eta, azkenean, % 70ek baino gehiagok hartu zuten parte. Hautagai guztiek agindu zuten Errusiarekiko harremanaren alde lan egingo zutela. Moskuk base militar bat ere bazeukan Abkhazian[5].

Irudiak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia. .
  2. 2003ko Errolda, (Errusieraz)
  3. Krag, Helen; Funch, Lars. (1994ko abendua). The North Caucasus: Minorities at a Crossroads. Manchester.
  4. (Ingelesez) «The Army and Society in Georgia» Center for Civil-Military Relations and Security Studies.
  5. a b c «Raul Khajimba oposizioko buruak irabazi ditu bozak Abkhazian» Berria 2014-08-26.
  6. «Presidentetzarako hauteskundeak egingo dituzte gaur Abkhazian», Berria, 2014-08-24

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!