Aberri Mugimendua (kroazieraz: Domovinski pokret) Kroaziako alderdi politiko nazionalista eta kontserbadorea da. 2020ko otsailaren 29an sortu zen Miroslav Škoro politikari eta abeslariaren eskutik.
Historia
Miroslav Škorok, 2019ko hauteskunde presidentzialetara aurkeztu zena, alderdi hau sortu zuen 2020ko otsailaren 29an Miroslav Škororen Aberri Mugimendua izenarekin (kroazieraz: Domovinski pokret Miroslava Škore).
2020ko legebiltzarreko hauteskundeetarako alderdiak koalizio bat sortu zuen eskuineko beste alderdi batzuekin eta hauteskunde horietan, botoen %10,89 eta parlamentuan 16 eserleku lortu zituen.
Ideologia
Aberri Mugimendua alderdi nazionalista kroaziarra eta kontserbadorea da. Lurralde antolamenduaren ikuspegitik deszentralista da eta landa-eremua biziberritzea proposatzen du.
Erreferentziak
Kanpo estekak