2021eko Xilaba Bertsulari Xapelketa Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko bertsolariak biltzen dituen Xilaba Bertsulari Xapelketaren edizioa izan zen. Finala 2021eko azaroaren 13an izan zen eta Amets Arzallusek lortu zuen txapela, Miren Artetxerekin buruz burukoan lehiatu eta gero[1]. Amets Arzallusen laugarren Xilabako txapela izan zen.
Guztira 24 bertsolarik hartu zuten parte 2021eko txapelketan, txapel gehien irabazi zituen Amets Arzallus barne[2].
Txapelketak lau kanporaketa, hiru finalerdi eta final bat izan zituen[3], Donibane Lohizunen 2021eko azaroaren 13an ospatuz ena. Kanporaketa bakoitzean puntu gehien lortu zuen bertsolaria hurrengo fasera pasa zen, eta puntu gehien lortutako hurrengo 14ak.
Finala azaroaren 13an ospatu zen Donibane Lohizuneko Jai Alain. Sailkatuak Amets Arzallus Antia, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Miren Artetxe Sarasola, Odei Barroso Gomila eta Patxi Iriart Hiribarren izan ziren[11].
2008 • 2010 • 2012 • 2014 • 2016 • 2021