2017ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hamabosgarren edizioa izan zen. Tbilisiko Olympic Palace aretoan ospatu zen, Georgian, azaroaren 26an.
Garailea Errusiako Polina Bogusevich izan zen, "Wings" abestiarekin. Errusiaren bigarren garaipena izan zen.
Hamasei herrialde izan ziren partaide, aurreko urtean baino bat gutxiago. Bulgaria eta Israel erretiratu egin ziren. Bestalde, Portugal bederatzi urteko eten baten ostean itzuli zen.
2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023
Webgune ofiziala