2016ko Galiziako Parlamenturako hauteskundeak 2016ko irailaren 25ean egin ziren, Galiziako X. legealdiko 75 diputatuak aukeratzeko. Egun horretan bertan, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak ere egin ziren[1].
Alberto Núñez Feijóoren Alderdi Popularrak irabazi zituen hauteskundeak, 41 eserlekurekin eta botoen %47,6. Hirugarren aldiz lortu zuen gehiengo absolutua, eta 2015etik Espainian egindako hauteskundeetatik lehenengo gehiengo osoa izan zen. Ahal Duguk babestutako En Marea zerrendak, 2015ean eta 2016an emaitza oso onak izan zituela, PSdeG-PSOEk baino emaitza hobeak izan zituen, eta PSOEren emaitzarik txarrenak izan ziren Galizian egindako hauteskundetan. BNGk jaitsiera txikia izan zuen, baina ez zuen jaitsi inkestak esaten zuten bezainbeste. Herritarrak - Herritarron Alderdiak ez zuten lortu parlamentuan sartzea.
Erreferentziak
Kanpo estekak