2012ko Galiziako Parlamenturako hauteskundeak 2012ko urriaren 21ean egin ziren, Galiziako IX. legealdiko 75 diputatuak aukeratzeko[1]. Egun horretan bertan, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak ere egin ziren.
Alberto Núñez Feijóoren Alderdi Popularrak irabazi zituen hauteskundeak, 41 eserlekurekin eta botoen %47,6. Bigarren aldiz lortu zuen gehiengo absolutua, aurretik zuen gehiengo osoa are gehiago zabalduz. PSdeG-PSOEk eta BNGk lortutako emaitzak asko murriztu ziren[2]. Alternativa Galega de Esquerdak eta BNGko kide ohia zen Xosé Manuel Beirasek sortutako Anova alderdiek emaitza onak lortu zituzten, guztira 200.000 boto baino gehiago eta emandako botoen %14. A Coruñan, Ferrolen eta Santiago de Compostelan bigarren indarra izan ziren, PSOE hirugarrenean utzita[3]. PPk 100.000 boto galdu zituen 2009ko hauteskundeekin alderatuta, baina ezkerrak lortutako emaitzak okerragoak izan zirenez, gehiengoa handitu zuen[4].
Erreferentziak
Kanpo estekak