2015 Frantzian

Jarraian, 2015k Frantzian eman duena kontatzen da.

Gertaerak

Urtarrila

Urtarrilaren 4an, alkate batek ume ijito bat lurperatzea debektu zion familia bati Frantzian. “Leku gutxi daukagu erabilgarri” eta “bertoko zergak ordaintzen dituztenak lehenesten dira” izan ziren alkatearen argudioak. Manuel Valls lehen ministroak haserrea adierazi zuen gertaerarengatik[1].

Urtarrilaren 5ean, Europako finantza tasa 2017rako martxan egotea nahi zuela esan zuen Hollandek. Bildutako dirua “klimaren zerbitzura eta klima aldaketaren kontrako borrokan” erabili behar zela adierazi zuen[2]. Egun berean, langabezia ez jaitsi izana bere errutzat jo zuen François Hollandek[3].

Urtarrilaren 6an, aberats izateko dei egin zien gazteei Frantziako Ekonomia ministroak. Bere ustez, "dirudunak izan nahi duten gazteak" behar zituen Frantziak[4].

Urtarrilaren 7an, Charlie Hebdoren aurkako atentatua gertatu zen, 12 hildako eraginez.

Urtarrilaren 13an, Ruslan Advoyan kanporatzea erabaki zuen Frantziak. Kurdu yezidia zen Advoyan, eta bere herrialdera itzuliz gero arriskuan zegoen[5].

Urtarrilaren 14an, Frantziako Auzitegi Konstituzionalak ontzat eman zuen 13 eskualdeko egitura[6].

Urtarrilaren 15ean, polizia bat 'nahita' harrapatu zuen ibilgailu batek, Eliseo jauregiaren inguruan baina ez zuen loturarik aurreko asteko atentatu terroristekin[7].

Urtarrilaren 16an, bere burua entregatu zuen Frantzian hiru pertsona bahitu zituen gizonak. Gertaerak ez zuen loturarik terrorismoarekin[8].

Urtarrilaren 20an, Frantzian apartheida zegoela eta periferien egoera soziala ere aztertu behar zela esan zuen Manuel Vallsek[9]. Egun berean jakin zen, terrorismoa borrokatzeko 735 milioi euro erabiliko zituela Frantziak, baita 2.600 pertsona kontratatuko zituztela "segurtasuna indartzeko eta informazio zerbitzuen lana arautzeko lege bat egingo zela[10].

Urtarrilaren 21ean jakin zenez, 3.000 jihadista inguru ari zen zaintzen Gobernua Frantzian[11].

Urtarrilaren 23an, Yvan Colonnaren helegitea Europako auzitegiak onartu zuen[12].

Urtarrilaren 24an, elur jausi batengatik sei eskiatzaile hil ziren Alpeetan[13].

Urtarrilaren 29an, zortzi urte zituen haur bat deklaratzera deitu zuen Frantziako Poliziak[14].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!