2007-2008ko Kenyako krisialdia krisi ekonomiko, politiko eta humanitaria izan zen, Kenyako 2007ko abenduaren 27ko presidentetzarako hauteskundeen ondoren hasitakoa. Mwai Kibaki izendatu zuten irabazle, baina oposizioak hauteskunde-iruzurra salatu zuen. Horrek liskarrak piztu zituen kalean: 1.200 lagun inguru hil ziren ondorengo hiru hilabeteetan, eta 600.000 desplazatu izan ziren.[3][2] Arazoa konpondu nahian, elkarrizketei ekin zieten 2008ko urtarrilaren 31n, Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusi izandakoa bitartekari zela. 2008ko otsailaren 28an, Kenyako Gobernuak eta oposizioak akordioa lortu zuten boterea partekatzeko. Mwai Kibaki presidenteak eta Raila Odinga oposizioko buruak sinatu zuten hitzarmena.[1]
Uhuru Kenyatta zen Kenyako lehen ministrordea garai hartan, eta Nazioarteko Zigor Auzitegiak gizateriaren aurkako delituak egiteaz akusatu zuen. 2015ean, baina, lekuko nahikorik ez zegoela eta, kasua itxi zuen.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak