Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke. Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez hautatutako biltzarkideak ikus daitezke.
2003ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 1ean izan ziren, eta Eskoziako Legebiltzarraren II. legealdiko 129 legebiltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 73k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten. Hauteskundeen ondoren aurreko legealdiko laboristen eta Liberal Demokraten koalizio gobernuak gehiengo osoa mantendu zuen, eta Jack McConnell Lehen Ministro gisa jarraitu zuen.
Eskozia 73 hautesbarrutitan dago banatuta, eta hautesbarruti horiek 8 eskualde osatzen dituzte: Eskozia Erdialdea, Glasgow, Highland eta Uharteak, Lothian, Erdiko Eskozia eta Fife, Eskozia Ipar-ekialdea, Hego Eskozia, eta Eskozia Mendebaldea. Hautesleek bi boto eman behar dituzte: "barruti botoa", haien hautesbarrutiko ordezkaria hautatzeko; eta "zerrenda botoa" edo "eskualde botoa", haien eskualdeko 7 ordezkariak hautatzeko. Bi boto horiek ez dute zertan alderdi berarentzat izan, eta ondorioz alderdien barruti boto kopurua eta zerrenda boto kopurua normalean ez da berdina izaten.
Emaitzak
←2003ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak[1]→