1999ko Korrika

1999ko Korrika
Irudia
Leloa1 + 1 = hamaika.Zu eta ni euskaraz
Motalasterketa
Honen parte daKorrika
Denbora-tarte1999ko martxoaren 19a - 1999ko martxoaren 28a
1997
HerrialdeaEuskal Herria
AbiapuntuIruñea
HelmugaDonostia
Lanaren edo izenaren hizkuntzaeuskara
1999ko Korrikako omenduak Euskaldunon Egunkaria, 1999-03-14)

1999ko Korrika edo 11. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hamaikagarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan euskararen inguruan aritutako hainbat esparruko hamaika pertsona eta talde eragile omendu zituzten. Pedro Migel Etxenike, Jose Ramon Etxebarria, Jose Angel Iribar, Maitena Araguas, Elgoibarko Etxepe enpresa, Mendia optika, Laudioko ikastolaren sortzaile taldea, Argiñe Iturregi, Euskalerria irratia, Arantza herria eta Maiatz taldea. Korrikak 1 + 1 = hamaika. Zu eta ni euskaraz leloa izan zuen. Omendutako guztiekin Jabi Zabala kazetariak egindako elkarrizketak bildu zituen AEKk Hamaika bide izeneko liburuan.

Ibilbidea

Iruñean martxoaren 19an abiatu zen 11. ekitaldia eta Donostian bukatu hilaren 28an. Ramon Labaien izan zen mezua idatzi zuena eta berak eraman zuen lekukoa azken kilometroan.

Bestalde aipatzekoa da 1997an AEK-k eta Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu ondoren Mari Karmen Garmendia Kultur Kontseilariak egin zuela azken aurreko kilometroa.[1]

Korrika atzerrian

Lehenengo aldiz Korrika ospatu zen atzerriko hainbat tokitan. Bartzelona eta Londresko euskaldunek antolatu zituzten. Hurrengo urteetan gero eta gehiago egin dira.

Korrika Kulturala

Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere.

Omenduak

Hamaika lagun omendu zituen 1999ko Korrikak. Beste hainbat euskaltzaleren ordezkari zirelakoan.

  • Jose Angel Iribar. Kirola eta euskara uztartzen ahalegin eskerga egin du.
  • Jose Ramon Etxebarria. Euskal Unibertsitatearen aldeko langile kementsu eta nekaezina.
  • Pedro Migel Etxenike. Zientzialari aparta.
  • Nafarroako Euskalerria Irratia. Bidegabekeriak ezin isil dezake duintasunez mantentzen den euskal ahotsa.
  • Lauro Ikastolaren sortzaile-taldea. Kemen eta lan handiz ireki ziren ikastolak; horren lekuko dira Laudioko ikastolako sortzaileak
  • Maiatz kolektiboa. Nork esaten zuen sentimenduak ezin zirela euskaraz adierazi?
  • Arantza herria • Lan eskerga egiten ari da, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko gainerako herrien moduan.
  • Maitena Aragues. "Euskara ikasi, euskaraz egin eta eginarazi"; horrek laburbiltzen du haren ibilbidea.
  • Etxepe. Euskararentzat arrotza zen eremu batean, lan harremanetan, normalizazioaren alde egin lanagatik.
  • Mendia optikak· Gasteizen bere bezeroei zerbitzua euskaraz eskaintzeko hartutako erabakiagatik
  • ArgiIie Iturregi. Guraso zein maisu-maistra askok euskarazko irakaskuntzaren aldeko apustua egin dute, Cueto eskola publikoaren sortzaile honek legez.

Abestia

Maialen Lujanbiok egin zituen hitzak eta Joxe Ripiau taldeak musika. Abestian King Mafrundi taldeak ere hartu zuen parte aurreko biekin batera.[2]

Errepideetako marrak
dira hamaika bateko,
hamaikak bat egiten dute
urrunago joateko, urrunago!

Batekoak beti batuz,
Korrika goaz gure bidea gertatuz;
Pauso bakoitzeko hitz bat
Asfaltoan txertatuz

Ni eta zu,
zu eta ni
Bat eta bat bi gara, gara bi
Goazen korrika marrei segika
Bat eta bat hamaika, zu eta ni euskaraz (errepika)

Errepideetako marrak
dira hamaika bateko,
hamaikak bat egiten dute
urrunago joateko, urrunago!

Marrak luze-betean,
Aurrera, atzera, haruntz, honuntz joatean,
Hamaika herri lotu ditu
korapilo batean.

Ni eta zu...

Erreferentziak

  1. Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).
  2. Korrika Karaokea. (2017-02-28). Korrika 11 (1+1). (Noiz kontsultatua: 2017-09-01).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!