Aurreko denboraldian bezala, Espainiako 16 taldek hartu zuten parte, talde bakar batean. Liga-sistema bati jarraituz, denak elkarren aurka aritu ziren bi aldiz -bat norberaren zelaian eta bestea beste kanpokoan- 30 egunetan. Partiden ordena zozketa bidez erabaki zen lehiaketa hasi aurretik.
Puntuazio-sistema honen arabera ezarri zen sailkapena: bi puntu partida bat irabazi zuen taldearentzat, puntu bat berdinketa gertatuz gero lehiakide bakoitzarentzat eta zero puntu partida bateko galtzailearentzat.
Azken bi sailkatuak Espainiako Bigarren Mailara jaitsi ziren zuzenean hurrengo denboraldirako, eta kategoria horretako bi taldeko txapeldunek ordeztu zituzten. Bestalde, 13. eta 14. postuetan sailkatutakoek promozio bat jokatu behar izan zuten bigarren mailako talde bakoitzeko txapeldunordeen aurka. Promozio hori zuzenean jokatu zen bi partidatan, eta irabazleek lortu zuten hurrengo denboraldirako postua Lehen Mailan.
Iturria: BDFútbol Sailkapenerako arauak: 1) Puntuak; 2) Elkarren arteko lehia; 3) Gol diferentzia; 4) Guztira sartutako golak (C) Irabazlea; (R) Itxoin Notes:
↑Atlético Madrid sailkatu zen Futbol Errekoparako aurreko txapelduna izan zelako
Iturria: BDFutbol Koloreak: Berdea = etxekoen garaipena; Horia = berdinketa; Gorria = kanpokoen garaipena. Oraindik jokatu ez diren partiduetarako, a batek adierazten du artikulu bat badagoela partidu horretarako.