1955eko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 9. ekitaldia) urte honetako irailaren 6an jokatu zen Santanderren, eta Oriok bere laugarren txapelketa irabazi zuen.
Historia
Traineruen kopuru eskasaren erruz 1953 eta 1954 urteetan ez zen Espainiako txapelketarik jokatu. 1955ean talde kantabriarrak animatu nahian Santanderren antolatu zen Espainiako Txapelketa berria baina ez zuen arrakastarik izan eta 1952ko talde berak aurkeztu ziren, Orio, Iberia eta Remeros del Nalón.
Orio Kontxako Banderaren irabazlea izanik bera zen faboritoa baina Iberia batel eta trainerilletan Espainiako txapelduna izan zenez lehia parekatua espero zen. Ez zen ordea emoziorik egon eta gipuzkoarrak erraz nagusitu ziren.
Parte-hartzaileak
Emaitzak
Behin betiko denborak
|
Postua
|
Elkartea
|
1. Eguna
|
Diferentzia
|
1
|
Orio
|
20:55:0/5
|
-
|
2
|
Iberia
|
21:24:0/5
|
0:29:0/5
|
3
|
Remeros del Nalón
|
22:11:0/5
|
1:16:0/5
|
Tripulazio irabazlea
- Emen Gatoxti (Orio)
- Patroia: Inazio Sarasua
- Arraunlariak: Antonio Mujika, Joakin Fresnedo, Juan Lizarralde "Altxerri", Inazio Erkizia, Bizente Elizondo, Batista Oliden, Alejandro Oliden, Antonio Oliden, Imanol Ikutxa, Julian Pikabea, Tiburtzio Etxeberria, Bizente Zinkunegi eta Patxi Urdangarin.
Ikus, gainera
Kanpo estekak