1941eko Santanderko sutea urte hartako otsailaren 15tik 16raino Kantabriako hiriburuan izan zen.
Sutea Cádiz kalean hasi zen, moiletatik gertu. Egun hartan, hego haizeak gogor jo zuen. Izan ere, 1941eko zikloiak hirian 180 km/h haize boladak izan zituen.[1] Suhiltzaileek ezin izan zuten amatatu eta alde zahar guztia erre zuen. Hilaren 16an Bilbo, Donostia, Palentzia, Burgos, Oviedo, Gijón, Avilés eta Madrildik suhiltzaileak ailegatu ziren eta hurrengo egunean, haizea baretu zenean, sute nagusiak amatatu zituzten. Hala ere, azken garrek 15 egun ere iraun zuten.[2]
Guztira, 14 ha erre ziren: 400 eraikin desagertu eta 10.000 kaltetu inguru izan ziren. Hala ere, hildako bakarra izan zen: Julián Sánchez García madrildar suhiltzailea.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak