1936ko Espainiako ItzuliaItzuli Handi honen 2. edizioa izan zen. 1936komaiatzak 5 eta 31 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 4364 kilometroko ibilbidea eginez. Madrilen hasi eta amaitu zen.
53 txirrindularik hasi eta 26k amaitu zuten proba.
Gustaaf Deloorrek bere bigarren Espainiako Itzulia irabazi zuen, proba, bataz beste, 29,068 kilometro orduko abiaduran betez. Mesede handia egin zion belgikarrari bere arerio nagusia zen Mariano Cañardo 1. etapan erori izana. Belgikarra soilik 1. etapan ez zen lider izan. Vicente Carretero izan zen etapa gehien irabazi zituena, 5ekin.