Île de la Cité izeneko uhartetxoa, Sena ibaian dago, ibai hau, Frantziako hiriburu den Parisen bihotzetik igarotzen denean.
Historia
K. a. 52an, Julio Zesar eta Vercingetorixen arteko gerran, parisiarren tribu zeltiar txikia, uharte honen inguruan bizi zen. Denbora luzez pentsatu zen parisiarrak Île de la Citén ezarri zirela. Gaur egun, historialariek, beste hipotesi batzuk balizkoago jotzen dituzte. Hain zuzen ere, parisiarrak, ondo ezarri izango ziren urrutiago, Senaren ibaiadarra den Bièvre ibaiaren itsasoratzean, edo baita gaur egun, desagertuta dagoen uharte batean ere, baita Bièvre ibaiaren itsasoratzeak eratutako penintsulan ere, ibaiaren ezkerreko ibarrean (Rive Droite).
Parisko gune guzti hau, uholdegarria edo zingiratsua zen, beranduago Le Marais (Padura) deituriko gunea bezala, eta uhartea bera, 1197an erabat hondoratu zen.
Monumentuak
Erdi Aroko hiru monumentu mantentzen dira oraindik Île de la Citén:
Bertan, beste honako hauek ere daude.
- Pont Neuf, XVII. mendean inauguratutako zubia.
- Parisko polizia prefektura
- Parisko Justizia Jauregia
- Hôtel Dieu, hiriko ospitalerik antzinakoena
- Parisko merkataritza auzitegia
Île de la Citék, zenbait interesgune ditu: Vert-Galant (mendebaldeko muturrean dagoena), Joan XXIII (Notre-Dame inguruan) eta Dauphine (Justizia Jauregiaren atzean) plazak, eta hiriko lore azoka.
Ikus, gainera
Kanpo estekak