Étienne Pasquier (Paris, 1529ko ekainaren 7a - ibidem., 1615eko irailaren 1) Frantses historialaria eta legegizona izan zen. Recherches de la France idazten jardun zuen 1561etik hil arte. Frantziako erakundeen jatorria eta erregeen aginpidearen aurrerabidea aztertu zituen bederatzi liburuk osatutako obra horretan, eta, orobat, ohituren, sinesmenen, ideien eta letren bilakaera. Lehen frantses historialaritzat hartu da.
Erreferentziak