Émile Reuter (Bofferdange, 1874ko abuztuaren 2a - Luxenburgo, 1973ko otsailaren 14a) luxenburgoar politikaria izan zen. Luxenburgoko lehen ministroa izan zen 1918tik 1925era.
Zuzenbide ikasketak egin zituen Estrasburgon, Nancyn eta Parisen, eta gero abokatu gisa lan egin zuen bere herrialdean. 1903an Herri Katoliko Elkarteko lehendakari bihurtu zen eta 1911n diputatu hautatu zuten. 1914an Eskuinaren Alderdiaren sortzaileetako bat izan zen.
1918ko irailean, Lehen Mundu Gerra amaitu baino lehentxeago, lehen ministro izendatu zuten. 1925ean dimisioa eman zuen Ganberak trenbide konpainiak batzeko gobernuaren proposamenari uko egin zionean.
1926tik 1959ra Diputatuen Ganberako presidentea izan zen, alemaniar okupazioaren urteetan izan ezik. 1964 arte Alderdi Herrikoi Sozial Kristauko presidentea izan zen eta 1957an Luxenburgoko enbaxadore izendatu zuten Egoitza Santuan.