Nathaniel Clements, parkeko zaintzaile eta arkitektura zaleak XVIII. mendean etxebizitza hau diseinatu zuen. Eraikuntzaren ondoren, Áras an Uachtaráin hiru agintari moten bizilekua izan da, honela Irlandako historia konplexua isladatuz: lehenik Irlandako Erresumaren Lord-Lieutenant britaniarraren bizileku izan zen, ondoren Gobernadore Nagusiarena, eta gaur egun Irlandako Erepublikaren Lehendakariarena.