Zulema Fátima Yoma

Zulema Fátima Yoma
Bizitza
JaiotzaNonogasta (en) Itzuli, 1938 (85/86 urte)
Herrialdea Argentina
Familia
Ezkontidea(k)Carlos Menem  (1966 -  1995)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
JarduerakLehen Dama
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Zulema Fatima Yoma (Nonogasta, La Rioja (Argentina), 1942ko abenduaren 18a) Argentinako lehen dama ohia izan zen 1989tik 1995era Carlos Menem presidentearen emaztea izan zenean.[1][2][3]

Bizitza

Zulema Yoma Argentinako La Rioja probintziakoa da jatorriz, Amin Yoma eta Chaha Gazal jatorri siriarreko senar-emazteen alaba.[4] 1966ko irailaren 7an, Carlos Menemekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituzten, Carlos Saul Facundo eta Zulema. Menem 1989ko hauteskunde presidentzialen ostean heldu zen Argentinako Nazioko presidente izatera eta batera Zulema Yoma lehen damaren kargua hartu zuen.

Dibortzio polemikoa

Zulema Yoma 1991n banandu zen Menemengandik, eta 1995ean dibortziatu ziren legez; hala, lehen dama izateari utzi zion, eta, handik aurrera, bere alabak hartu zuen kargu hori, hedabideetan Zulemita izenez ezaguna zenak, bere amarengandik bereizteko. 2020ko uztailean zabaldu zen Menemekin ezkontzearen ustezko adiskidetze-zurrumurrua, baina azkenean Zulema Yomak gezurra zela esan zuen. Eta esan zuen: "Neure bizitzan esandako guztiari eusten diot oraindik".[5][6][7]

Eztabaidak

Carlos Saúl Facundo Menem, Menem eta Zulemaren semea, 1995ean hil zen, pilotatzen ari zen helikopteroa erori ostean. Istriputzat hartzen den arren, hilketa bat izan zela esaten duten konspirazio-teoriak daude, eta Zulema Yoma konbentzituta dago horretaz. Hilerri musulmaneko hilobian lurperatutako gorpua bere semearena ez dela ere baieztatu du, gorpua hobitik atera dezatela eskatuz.[8]

Bestalde, itxuraz, bere semeak aitortu bako alaba bat izan zuen, Antonella Pinetta, 1988an jaioa. Zulema Yomak ez du bilobatzat hartzen, aldizkari baten azalean erdi biluzik agertu ostean. Zulema Yomak uko egin zion DNA azterketa egiteari, baina prest egon zen bere semearen gorpuzkiekin egin zezaten uzteko. Menemek DNA analisia egitea onartu bazuen ere, gorpua hobitik ateratzeari uko egin zion.[8]

Erreferentziak

  1. «Zulema Fátima Yoma» Bing (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  2. (Gaztelaniaz) Ares, Carlos. (1989-05-25). «Zudema Fátima Yoma de Menem» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  3. «Biografía de Zulema Yoma» enciclopedia.net (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  4. (Gaztelaniaz) «Genealogía de Zulema Fátima Yoma» Geneanet (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  5. «Zulema Fátima Yoma» Bing (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  6. «Zulema Fátima Yoma» Bing (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  7. (Gaztelaniaz) R.N. (2020-07-17). «La verdad de la relación entre Zulema Yoma y Carlos Menem» Noticias (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  8. a b «Zulema Fátima Yoma» Bing (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!