Zikloi tropikal

Isabel urakana (2003) orbitatik ikusia Nazioarteko Espazio Estaziotik.

Zikloi tropikala behe-presio gune baten inguruan indar handiz biratzen den ekaitz-sistema da[1], tropikoetako itsasoetan sortu, eta haize bortitzak eta euri ugariak dituena. Indar eta kokapenaren arabera, zikloi tropikalak hainbat izen izan dezake: beheraldi tropikala, ekaitz tropikala, urakana[2] edo tifoia[3]. Izena egitura zikloiko eta jatorri tropikala izatetik datorkie.

Zikloiak erdiguneko ardatzaren inguruan biratzen dira, erloju orratzen kontra ipar hemisferioan, eta erloju orratzen arabera hego hemisferioan. Zikloi tropikalak udan eta udazkenean gertatzen dira, batez ere; 80-480 km bitarteko diametroa izan ohi dute eta indar handiko haizea (orduko 200 km-tik gora), eta euri jasa handiak dituzte ezaugarri nagusiak. Itsaso epelek igortzen duten beroagatik eta hezetasunagatik sortzen dira; gero kontinente aldera hedatzen dira eta hondamendi handiak eragiten dituzte kostaldean.

Izenak

Eskualdeen arabera, zikloi tropikalek hainbat izen dituzte:

Ezaugarriak

Urakan baten egitura (Ipar Hemisferioan)
Catarina zikloia, 2004.

Tropiko aldean zenbait zikloi egitura bereizten dira, beren intentsitatearen arabera hiru kategorietan banatuak; depresio tropikalak, haizeen lastertasuna 60 km/h baino motelagoa denean; ekaitz tropikalak, 60-120 km/h arteko haizeak badira, eta zikloi tropikalak, orduko 120 km/h gorako haizeak direnean. Hiru egitura horien artean zikloiak dira, zalantzarik gabe, ikusgarrienak eta indar handienekoak.

Zikloi tropikal baten egitura zirkulu formako behe presio gune bat izaten da; beheragune horrek 200-500 km arteko diametroa du, eta 120 km/h gorako haizeak sortzen ditu (500 km/h haizeak ere izan dira). Urakan helduetan edo erabat osatuetan gune epel bat eratzen da erdialdean; gune horretan, hondoratuz doan aireak hodeiak desagerrarazten ditu, eta haizea ahula izaten da. Urakanaren begi esaten zaio gune epel horri, eta 10- 50 kilometro bitarteko diametroa izan ohi du.

Urakanaren begiaren inguruan indar handiko konbekzioak gertatzen dira, eta behetik gorako hodei eraztun bat eratzen da horren ondorioz; kiribil moduko zerrenda kizkurretan antolaturiko zelulak izaten ditu, eta gailurra 12.000 metrotik gora egoten da.

Urakanarekin batera indar handiko haizeak, uholdezko euriak eta olatu handiak eratzen dira, eta ondorio kaltegarriak eragiten dituzte gertaera horiek uharteetan eta kostaldeetan. Ohiko maila baino sei metro handiagoko olatuak eratzen dira, eta horixe izaten da hain zuzen urakanek sortzen dituzten gertaeren artean larrienetakoa: olatu handiak. 1991ko apirilean, adibidez, zikloi batek Bangladeshko ekialdeko kostaldea suntsitu zuen, eta milioi erdi hildako eragin zituen; 250 kilometroko haizeak izan ziren eta 8 metrotik gorako olatuak; Bengalako golkoko hamar uharte baino gehiago estali zituen itsasoak, eta Bangladeshko hiri handi batzuk desagerrarazi. Baina zikloiarekin batera euri jasa oso handiak ere izaten dira: Filipinetako Baguio hirian, esaterako, 1911ko uztaileko egun bakar batean 1.168 milimetro euri jaso ziren. Urakanen sailkapena egiteko, intentsitatearen araberako bost kategoriako urakanak bereizi dira Estatu Batuetan.

Urakanek, esan bezala, kalte handiak egiten dituzte, ahalegin handiak egiten dira beraz kalte horietatik aldez aurretik begiratzeko, urakanen ibilbidea bai kontrolatzeko eta bai igartzeko; dena dela, hondamen handia eta arrisku larriak sortuagatik, inork ez daki zehatz-mehatz urakanak zergatik sortzen diren. Izan ere, hainbat eragilek dute zerikusia urakanen sorreran eta bilakaeran.

Batetik ozeanoak, 26-27° C-tik gorako ura duten itsas masa handiak behar baitira zikloia sortzeko; konbekzioa era horretara izaten baita, eta bai orobat hezetasun eta bero handia.

Latitudeak ere badu garrantzia: bost gradutik beherako latitudeetan ez da zikloirik eratzen, Coriolisen indarra ia baliogabea baita gune horietan eta, hortaz, ez baitago zikloia eragingo duen zurrunbiloa eratzeko bezainbateko indarrik. Ekuatoretik urrun, Coriolisen indarrak beheragune baterantz doan haize lasterra konbergentzia bidez desbideratzen du, eta kiribil moduko egitura bat osatzen da horrela. Bestalde, kontuan hartu beharrekoak dira eguratseko baldintzak ere, bitarteko latitudeetako beheraguneetako fronteek ez bezala (egurats baldintza baroklinoekin lotuak baitira horiek), egurats barotropikoa behar izaten baitu urakanak, alegia, eremu oso zabaletan presio, tenperatura, gradiente termiko eta hezetasun uniformeak behar dira urakana gerta dadin. Azkenik, aire konbergentzia handia eta zikloi motako haize lasterra behar dira lur arrasean, eta dibergentzia eta antizikloi motako haize lasterra, berriz, lur arrasetik gora; horrenbestez, zikloia perturbazio batetik sortua da, eta perturbazio hori handitzen denean, urakan bihurtzen da hasieran zikloia zena, eta perturbazioa handitzen ez bada, orduan egun gutxitan desagertzen da. Zikloi tropikala oso presio apaleko isobara itxien multzoari dagokion gertaera, tropiko inguruko lurraldeetakoa.

Zikloi tropikalak 500-800 kilometroko diametroko zurrunbilo edo bortize biribilak dira, oso presio apala izaten dutenak erdigunean (950 hPa baino apalagoa oro har). Zikloi tropikalen ondorioz indar handiko haizeak eta prezipitazio handiak gertatu ohi dira.

Kokapena

Zikloi tropikalen kokapena 1945 eta 2006 artean.

Munduan zikloi tropikalak pairatzen dituzten zazpi eskualde nagusi daude:

Urtero laurogei zikloi tropikal inguru sortzen dira, gehienak ipar-mendebaldeko Ozeano Barean. Noizean behin, beste eskualdetan ere jazo dira: hego Ozeano Atlantikoan, Mediterraneoan eta beste lekuetan.

Sasoiaren iraupena eta zikloien batez bestekoa eskualdeka[4]
Eskualdea Sasoi hasiera Sasoi amaiera Ekaitz tropikalak
(>34 korapilo)
Zikloi tropikalak
(>63 korapilo)
3+ mail Ali zikloi tropikalak
(>95 korapilo)
Ipar-mendebaldeko Pazifikoa Apirila Urtarrila 26,7 16,9 8,5
Hego Indikoa Urria Maiatza 20,6 10,3 4,3
Ipar-ekialdeko Pazifikoa Maiatza Azaroa 16,3 9,0 4,1
Ipar Atlantikoa Ekaina Azaroa 10,6 5,9 2,0
Hego-mendebaldeko Pazifikoa - Australia Urria Maiatza 10,6 4,8 1,9
Ipar Indikoa Apirila Abendua 5,4 2,2 0,4

Sorrera

Zikloien bilakaeran hiru aldi bereizten dira: hasiera aldia, heldutasun aldia, eta desagertzea edo amaiera aldia.

Hasiera aldia

Zikloia uhin perturbazio batetik sortua da; uhin perturbazioa handitu ahala behe presio gune tropikala eratzen da lehenik, eta ekaitz tropikala ondoren. Aldi honen hasieran presio apalaren inguruko haizea ahul samarra da, eta hodeiak eta prezipitazioak guztiz eratu gabe daude artean. Zikloiaren barnean presioak behera egiten duen heinean, ordea, haizea gero eta lasterrago ibiltzen da (120 km/h irits daiteke), eta kiribil moduko zerrenda kizkurreko hodei sistema bat eratzen du. Aldi berean, bero latente asko askatzen da, ur lurruna kondentsatzen delako; bero latente hori izango da, hain zuzen ere, perturbazioaren energia iturri nagusia.

Horrela, airea gero eta gehiago berotzen da, eta gero eta lasterrago goratzen; horrek haize heze gehiago erakartzen du gainaldetik, eta haize hezea gorantz igo ahala, bero gehiago askatzen da. Prozesu dinamiko bat hasten da beraz, aire heze gehiago eta gehiago erakartzen da etengabe, eta beraz energia potentziala eratzen da etengabe bero latentetik, eta energia hori energia zinetiko bihurtzen da ekaitzaren mugimenduaren eraginez.

Heldutasuna

Aldi honetan oso bizkor handitzen da zikloia, zirkulu itxura hartzen du eta orduan hartzen du gune aktiboak indarrik handiena.

Zikloiaren zurrunbiloan gune bare eta goranzko aire korronterik gabe bat eratzen da, ekaitzaren begi esaten zaiona, eta haren inguruan aritzen dira hodeiak, kiribilean biraka.

Perturbazio askotan ez da gune hori eratzen, sortu eta egun gutxitan desagertzen baitira.

Zikloia erabat osatuta dagoenean, presioa asko gutxitzen da kanpoaldetik barnealdera, eta horren ondorioz gradiente bariko nabarmen bat eratzen da, eta lastertasun handiko haizeak orobat, erdigunetik zenbat eta hurbilago orduan eta bortitzagoak. Haizeak perturbazioaren inguruan biratu ahala aireak erdigunetik gora egiten du, bertikalean ia, aire-laster handiko tximinia batean gora kea igotzen den bezala. Horrek goranzko aire masa hezea bat-batean hozten du, eta hodei eran kondentsarazten du; barnealdean kumuloninboak, eta kanpoaldean ninbostratuak, altostratuak eta zirrostratuak, hurrenez hurren. Une horretako jarduera konbektibo indar handikoa hodeiek hartzen duten eremuan ikusten da, tropopausaraino iristen baitira ia, eta baita ur lurrunaren kopuruan ere (eguneko 15 x 109 tona baino gehiago, eta horietatik erdia berriro lurrera itzul daiteke euri jasa handien bidez denbora askoan).

Zikloi begian, ordea, baretasuna da nagusi; zerua oskarbi egoten da, edo hodei gutxirekin, airea hezea eta epela da, eta bitarteko geruzetako tenperatura, berriz, inguruko airea baino 10-18 °C beroagoa. Gune epel hori kondentsaziozko bero latentearen ondorioz sortua da, eta garrantzi handia du urakana era dadin, bi arrazoi nagusi hauengatik: batetik, goi troposferan dibergentzia eragiten du, eta xurgatze bonba baten modura dihardu zikloi begiak, gorantz doan airea bereganatzen baitu, eta itsas mailako konbergentzia indar handiagokoa eta etengabea bihurtzen baitu. Bestetik, aire epela denez, eta beraz aire hotzak baino dentsitate handiagoa duenez, behe presioko gune bat osatzen da, eta lastertasun handiko haizeak erakartzen ditu gune horrek.

Desagertze aldia

Behin osatu ondoren, zikloiak astebete inguru irauten du; denbora horretan 25 km/h-tik beherako lastertasunean mugitzen da alisioen korrontearekin batera, mendebaldeko edo ipar-mendebaldeko norabidean Ipar Hemisferioan, hego-ekialdeko norabidean Hego Hemisferioan. Zikloia tropiko aldean gelditzen bada eta kontinentean zehar mugitzen bada, pixkanaka-pixkanaka desagertzen da; 20-30° latitudeetara iritsiz gero, berriz, lurburu aldera okertzen da, eta mendebaldeko haizeen eraginpean geratzen bada, desagertu edo bitarteko latitudeetako depresio bihurtzen da. Kontuan hartu behar da zikloi tropikala tresna termiko moduko bat dela, gune epel baten eta inguruko gune hotzagoen arteko tenperatura aldeen arabera diharduen gailu bat hain zuzen ere; halako potentzial handia duen sistema bihurtzeko, behar-beharrezkoa du kondentsaziozko bero latentea etengabe izatea, hezetasunez kargatutako haizeek ematen diote bero latente hori, aldi berean indartu egiten dutelarik zikloia eta ekinean iraunarazten. Horrexegatik aire hezea eta beroa ematen zaion bitartean zikloiak ekinean dihardu, baina kontinente barnera sartzen denean edo ozeano hotz batetik igarotzen denean, berehala ahultzen eta desagertzen da.

Zikloi tropikal gehienak uda amaieran eta udazken hasieran gertatzen dira.

Itsasoko uraren tenperatura epelenetan handitzen dira, eta Tropiko Arteko Konbergentzia Eremuko egoerarekin dute lotura, eta Konbergentzia Eremu hori Ekuatoretik iparraldera edo hegoaldera egon, hartara agertuko dira Ipar Hemisferioan ala Hego Hemisferioan. Lotura horrek azaltzen du zergatik ez den urakanik eratzen Atlantiko hegoaldean edo Ozeano Barearen hego-ekialdean (Tropiko arteko Konbergentzia Eremua bost gradutik hegoalderako latitudeetan baitago beti) eta zergatik diren ugariak Atlantikoaren, Ozeano Barearen eta Indiako ozeanoaren mendebaldean.

Argitu beharra dago ozeanoen erdian eta ekuatore inguruko zerrenda guztian zehar kontrakotasun simetriko bat dagoela lurburuetarako ipar eta hego antizikloien artean, eta kontrakotasun horrek bi hemisferio horietako haize alisioen konbergentzia indar handiko bat sortzen duela; eta konbergentzia horrek eratzen du Tropiko arteko Konbergentzia Eremu deritzona. Eremu horretan airea tropopausaraino goratzen da indar handiz, eta kumuloninbo dorre handiak eratzen ditu; hodei horien ondorioz euri jasa handiak izaten dira.

Kalteak

Uholdea 1991ko zikloiaren ondoren Bangladeshen, zeinak 140.000 hildako eragin zituen.

Urakanen eraginez eratzen diren haizeen, olatuen edo euriteen kalte handienak kontinenteetako kostaldean izaten dira.

Ingalaterra Berriko urakanak (Estatu Batuak), adibidez, 1938ko irailean kalte ekonomiko handiak eta bostehun hildakotik gora eragin zituen. Urakana amaitzear zela gertatu zen hondamen hura, baina orduan ere indar handia zuen haizeak, 300 km/h baino gorakoa kasu batzuetan. Urakanen desagertze aldian, olatuak eta itsasaldiak ohi baino sei metro garaiagoak izaten dira, eta egun bakar batean 1.160 milimetrotik gora euri ur ere egiten du, adibidez Baguion, Filipinetan. Gilbert urakanak, ipar hemisferioan XX. mendean izan den handienak (1988), hondamen handiak eragin ditu Jamaikan eta Mexikoko zenbait eremutan, orduko 350 kilometrotatik gorako haize boladak eragin baitzituen.

Hori dela eta, 1955 inguruan urakanen jarraipena egiteko sistema koordinatu bat osatu zen, eta hainbat hobekuntza egin zaizkio azken urteetan. Radarrak, itsasoko erregistroak jasotzeko sistemak, meteorologia sateliteak (1966az gero) eta beste tresna batzuk asmatu dira, ekaitzaren nondik norakoak ia hasiera-hasieratik aztertzeko.

Sistema horiei esker hildako gutxiago izaten dira gaur egun urakanen ondorioz, baina galera materialak oso handiak izaten dira, batez ere kostaldean.

Zikloi tropikalik ezagunenak

Erreferentziak

  1. Zikloi Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2021-03-29)
  2. Urakan Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2021-03-29)
  3. Tifoi Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2021-03-29)
  4. (Ingelesez) Frequently Asked Questions: When is hurricane season?. Atlantic Oceanographic and Meteorological Laboratory, Hurricane Research Division (Noiz kontsultatua: 2008-2-27).

Kanpo estekak

Read other articles:

Termas de Constantino Terme di Costantino Las Termas de Constantino en la Forma Urbis de Rodolfo Lanciani (1901).Localización geográficaCoordenadas 41°53′54″N 12°29′16″E / 41.89843, 12.4879Localización administrativaPaís ItaliaDivisión LacioSubdivisión Provincia de RomaMunicipio RomaLocalidad RomaHistoriaUso original TermasCultura Antigua Roma[editar datos en Wikidata] Las termas en un grabado de Étienne Dupérac (1575). Las Termas de Constantin...

 

Indian-American business executive and Chairman & CEO of IBM This article is about the IBM executive. For other uses, see Arvind Krishna (disambiguation). Arvind KrishnaSpeaking at the 2021 World Economic ForumBorn1962 (age 60–61)West Godavari, Andhra Pradesh, India[1]CitizenshipAmerican[2]EducationStanes Anglo Indian School St Joseph's AcademyAlma materIIT Kanpur (B.Tech Electrical) University of Illinois Urbana–Champaign (PhD)OccupationChairman & CE...

 

Віллі ден АуденWilly den Ouden Загальна інформаціяГромадянство  НідерландиНародження 1 січня 1918(1918-01-01)Роттердам, Південна Голландія, НідерландиСмерть 6 грудня 1997(1997-12-06) (79 років)Роттердам, Південна Голландія, НідерландиЗріст 1,63 мСпортВид спорту спортивне плавання[1] ...

هذه المقالة يتيمة إذ تصل إليها مقالات أخرى قليلة جدًا. فضلًا، ساعد بإضافة وصلة إليها في مقالات متعلقة بها. (مارس 2019) كرايغ شاندلير معلومات شخصية الميلاد 6 يونيو 1970 (53 سنة)  مواطنة كندا  الحياة العملية المهنة سياسي  اللغات الإنجليزية  تعديل مصدري - تعديل   كرايغ شاند

 

Julung-julung (Ippang, 2023)Rentang fosil: Eocene–Recent PreЄ Є O S D C P T J K Pg N Julung-julung Hemiramphus brasiliensis Klasifikasi ilmiah Kerajaan: Animalia Filum: Chordata Kelas: Actinopterygii Ordo: Beloniformes Subordo: Belonoidei Superfamili: Exocoetoidea Famili: HemiramphidaeGill, 1859 Anaksuku dan Marga Hemiramphinae Gill, 1859   Arrhamphus   Chriodorus   Euleptorhamphus   Hemiramphus   Hyporhamphus   Melapedalion...

 

سديم العقاب صورة لسديم العقاب بواسطة المرصد الأوروبي الجنوبيصورة لسديم العقاب بواسطة المرصد الأوروبي الجنوبي بيانات الرصد الصفات الفيزيائية انظر أيضا: سديم تعديل مصدري - تعديل   صورة تبين ارتفاع عمود الرماد والغبار الذي تتوالد بداخله النجوم التقطت بواسطة مرقب هابل. مي...

Get Ready!Get Ready!类型醫療劇格式日本電視劇编剧飯野陽子山田能龍川邊優子金澤知樹渡邊啓导演堤幸彥武藤淳(日语:武藤淳)山本剛義主演妻夫木聰国家/地区 日本语言日語集数10每集长度54分鐘配乐野口良(日语:ノグチリョウ)制作监制武藤淳植田博樹鈴木佳那子市山龍次佐井大紀制作公司TBS電視台Office Crescendo(日语:オフィスクレッシェンド)(協力)TBS電視網...

 

Argentina, Brazil, and Chile This article is about a transnational region in South America. For the region within Brazil, see ABC Region. For similarly named localities elsewhere, see ABC#Places. This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: ABC countries – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (May ...

 

Conor Coady Coady berseragam Inggris U-19 pada Kejuaraan Eropa U-19 UEFA 2012Informasi pribadiNama lengkap Conor David Coady[1]Tanggal lahir 25 Februari 1993 (umur 30)[2]Tempat lahir St Helens, InggrisTinggi 610 kaki (186 m)[3]Posisi bermain Bek tengah[4]Informasi klubKlub saat ini Wolverhampton WanderersNomor 16Karier junior2005–2011 LiverpoolKarier senior*Tahun Tim Tampil (Gol)2011–2014 Liverpool 1 (0)2013–2014 → Sheffield United (pinjam) 39...

Austrian painter You can help expand this article with text translated from the corresponding article in French. (December 2020) Click [show] for important translation instructions. View a machine-translated version of the French article. Machine translation, like DeepL or Google Translate, is a useful starting point for translations, but translators must revise errors as necessary and confirm that the translation is accurate, rather than simply copy-pasting machine-translated text into ...

 

Near-future role-playing adventures for GURPS Cyberpunk GURPS Cyberpunk Adventures is a trio of near-future cyberpunk role-playing adventures published by Steve Jackson Games in 1992 for the third edition of GURPS (Generic Universal Role-Playing System). Contents This book contains three role-playing adventures using the third edition GURPS rules. All three adventures evoke the cyberpunk genre: The Medusa Sanction: The characters are hired to recover a package, and soon find themselves involv...

 

KaliszKalisch Stad in Polen Situering Woiwodschap Groot-Polen District zelfstandig stadsdistrict Coördinaten 51° 46′ NB, 18° 5′ OL Algemeen Oppervlakte 69,77 km² Inwoners (2005) 108.792 (1559 inw./km²) Identificatiecode 30610 Portaal    Polen Kalisz ( uitspraak (info / uitleg)) (Duits: Kalisch) is een stad in centraal Polen in de wojwodschap Groot-Polen. De stad telt ongeveer 109.000 inwoners (2005) en is gelegen aan de rivier de Prosna. De stad vormt een ...

此條目翻譯品質不佳。 (2022年9月29日)翻譯者可能不熟悉中文或原文語言,也可能使用了機器翻譯。請協助翻譯本條目或重新編寫,并注意避免翻译腔的问题。明顯拙劣的翻譯請改掛{{d|G13}}提交刪除。 1970年冷战局势及联盟地图 1975年的阿波罗与联盟号太空交会,是缓和时期美国和苏联合作的尝试之一。 从1962年10月底古巴导弹危机结束并在1969年正式开始缓和期,一直持续...

 

Historical site Cormier WoodsDolbear TrailEstablished2008OperatorThe Trustees of ReservationsWebsiteCormier Woods Cormier Woods is a 175-acre (71 ha) open space preserve and historic 18th-century farm complex in Uxbridge, Massachusetts, USA, within the Blackstone River Valley National Heritage Corridor. The property is named for James Cormier, the former owner of the property. It was acquired in 2008 by the land conservation non-profit organization The Trustees of Reservations. The reser...

 

IBM und der Holocaust: Die Verstrickung des Weltkonzerns in die Verbrechen der Nazis (engl. Originaltitel: IBM and the Holocaust: The Strategic Alliance between Nazi Germany and America’s Most Powerful Corporation) ist ein Buch des Investigativjournalisten Edwin Black, das 2001 erstmals veröffentlicht wurde. Black stellt im Detail die Geschäftsbeziehungen des US-Konzerns IBM und seiner deutschen wie europäischen Tochterfirmen mit der deutschen Regierung Adolf Hitlers während der 1930er ...

Species of fish Korean mackerel Conservation status Least Concern (IUCN 3.1)[1] Scientific classification Domain: Eukaryota Kingdom: Animalia Phylum: Chordata Class: Actinopterygii Order: Scombriformes Family: Scombridae Tribe: Scomberomorini Genus: Scomberomorus Species: S. koreanus Binomial name Scomberomorus koreanus(Kishinouye, 1915) Synonyms[2] Cybium koreanum, Kishinouye, 1915 The Korean mackerel (Scomberomorus koreanus) also known as the Korean seerfish, is a ...

 

Este artículo o sección necesita referencias que aparezcan en una publicación acreditada.Puedes avisar al redactor principal pegando lo siguiente en su página de discusión: {{sust:Aviso referencias|Guante de guardameta}} ~~~~Este aviso fue puesto el 8 de diciembre de 2023. Un guante de portero (también llamado «guardameta» o «arquero») es un tipo único de guante, comúnmente llevado por un guardameta de fútbol, diseñado para proporcionar un mejor agarre al balón, la protección ...

 

Swiss racing driver Fredy BarthNationality  SwissBorn (1979-12-05) 5 December 1979 (age 44)Lucerne, SwitzerlandWorld Touring Car Championship careerDebut season2010Current teamWiechers-SportRacing licence FIA SilverCar number77Former teamsSEAT Swiss Racing by SUNREDStarts63Wins0Poles0Fastest laps1Best finish13th in 2010Previous series20122008–092007, 0920072004–092005200320022001Blancpain Endurance SeriesSEAT León EurocupVLNSEAT León Supercopa SpainSEAT León Supercopa Ge...

1939 British filmMurder in SohoDirected byNorman LeeScreenplay byF. McGrew WillisProduced byWalter C. MycroftStarringJack La RueSandra StormeGoogie WithersBernard LeeCinematographyClaude Friese-GreeneEdited byEdward B. JarvisMusic byHarry AcresKenneth Leslie-SmithProductioncompanyAssociated British Picture CorporationDistributed byAssociated British Film Distributors (UK)Release date February 1939 (1939-02) (UK) Running time70 minutesCountryUnited KingdomLanguageEnglish Murder i...

 

Historic district in Pennsylvania, United States United States historic placeFirstside Historic DistrictU.S. National Register of Historic PlacesU.S. Historic districtPittsburgh Landmark – PHLF Conestoga Building, 7 Wood StreetLocation211–249 Fort Pitt Boulevard; 1–7 Wood Street (Downtown Pittsburgh), Pittsburgh, Pennsylvania, USACoordinates40°26′17″N 80°0′11″W / 40.43806°N 80.00306°W / 40.43806; -80.00306ArchitectEt al., Longfellow, Alden & Harlo...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!