Gorputz fusiformea dute, hidrodinamiko egiten dituena. Aurrealdeko hankak hegats bilakatu dira, eta atzekoak, berriz, galduak dituzte, nahiz eta oraindik hainbat hezur bestigial dituzten. Isats-hegatsa horizontala da, eta bi lobulutan banatuta dago. Oro har, ez dute ilerik, eta gantz ugari izaten dute, isolamendu termiko egokia eskaintzen diena.
Gaur egungo zetazeoak bi subordenatan banatzen dira: mistizetoak (bizardunak) eta odontozetoak (horzdunak). Hala eta guztiz ere, dagoeneko galduta dauden arkeozetoen hirugarren subordena bat ere ageri da sailkapenetan.
Mistizetoen taldearen barnean, balea izen arruntarekin adierazten direnak daude sailkatuta, munduko animaliarik handienak; esate baterako, balea urdina inoiz Lurrean izan den animaliarik handiena da, dinosauroak baino handiagoa. Odontozetoen taldean, Delphinidae familiako izurdeak eta orkak sailkatzen dira, besteak beste, baina baita kaxaloteak edo mazopak ere.
Bilakaera eta taxonomia
Zetazeoen eboluzioaren teoria tradizionalaren arabera, mesonikidoak (otsoen antzeko ungulatu haragijaleak, apatxak zituztenak eta artiodaktiloengandik hurbil zeudenak) ziren zetazeoen jatorria. Animalia horiek zetazeo fosilen antzeko hortz triangeluarrak zituzten; horregatik, zientzialariek luzaroan uste izan dute baleak eta izurdeak talde horretatik eratortzen zirela.
1990eko hamarkadaren hasieratik aurrera, proteina kopuru handi baten eta DNA sekuentzien inguruko analisi molekularrek adierazi zuten zetazeoak artiodaktiloen ordenaren barruan sartu behar zirela, eta filogenetikoki oso gertukoak zirela hipopotamidoak. Hala, zetartiodaktiloenkladoa sortzea proposatu zen, artiodaktiloak eta zetazeoak biltzen dituena[1]. Hala ere, handik gutxira, adostasun batera hurbiltzen joan ziren hobe zela Artiodaktilo berriro definitzea zetazeoak sartu ahal izateko klado berri bat sortzea baino, eta, berriro, Artiodaktilo berreskuratu zen, oraingoan, Cetartiodaktyla-ren esanahi berarekin («artiodaktilo tradizionalak» + zetazeoak)[2][3][4][5][6]. Beraz, ikuspuntu zabalduenaren arabera, zetazeoak artiodaktiloen taldean sartzen dira, eta, gaur egun, talde hori monofiletikotzat hartzen da[6].
2001eko ikerketa batek baieztatu zuen, datu molekularretan oinarrituta, zetazeoak ez direla mesonikidoetatik eratortzen, baizik eta artiodaktiloen taldekoak direla[7]. Arkeozetoek (antzinako zetazeoak) artiodaktiloekin partekatzen dituzten antzekotasun anatomiko batzuk dira: atzeko molarren morfologia eta hezur tenporaleko hezur-eraztuna (bulla) eta inbolukrua (lehen artiodaktiloekin bakarrik lotzen zen burezurraren ezaugarri bat), baita astragaloaren (orkatilako hezurra) eraikuntza berezia ere, arrabolbiko artikulazio-azal batekin eta artiodaktiloena bakarrik zela uste zena, baina arkeozetoetan eta trantsiziozko zetazeotan aurkitzen zen. Mesonikidoek, beste ungulatu mota batzuek, ez zuten antzekotasun anatomikorik erakutsi, eta, beraz, ondorioztatu zen ez zirela zetazeoen arbaso zuzenak[8].
Zetazeoen lehen arbasoa Pakicetus dela uste da, Behe Eozenoan, duela 50 milioi urte inguru, bizi izan zen artiodaktilo primitiboa[9]. Animalia horrek lehen artiodaktiloen zenbait alderdi mantentzen zituen, hala nola artiodaktilo modernoek galdu dituzten triangelu formako hortzen presentzia. Pakicetus eta zetazeoen arteko lotura belarriko hezurren egitura da. Gainera, Pakicetusen hortzek balea fosilenak gogorarazten dituzte[10].
Ambulocetus izan zen bizitza anfibioa izan zuen zetazeoen lehen arbasoa, eta egokiagoak zituen hankak igeriketarako lurrean mugitzeko baino. Aldiz, basilosauroa izan zen erabat uretakoa izan zen lehen zetazeoetako bat, duela 38 milioi urte inguru bizi izan zena. Lehen mistizetoak, zetoteridoak, Oligozenoan agertu ziren, lehen odontozetoak bezala, kentriodotidoak.
Filogenia artiodaktiloekin
Ondorengo kladogramak zetazeoen eta lurreko artiodaktiloen arteko erlazio filogenetikoak erakusten ditu, analisi genetiko eta molekularretan oinarrituta[11].
hortzak dituzten odontozetoak. Batez ere, arrainak edota txibiak jaten dituzte. Zetazeo horiek aparteko gaitasuna dute beren inguruneaz jabetzeko, ekolokalizazioaren bidez. Ondoko familiak biltzen dituzte:
Laurogei zetazeo-espezie horiek bi azpiordenetan eta 12 familiatan banatuta daude. Horiei Archaeoceti azpiordena gehitu behar zaie, desagertua, eta espezie guztiei bost familia[14] gehitu behar zaizkie.
Zetazeoen gorputzaren forma arrainen gorputzaren oso antzekoa da. Izan ere, eboluzio konbergentearen ondorioz, ardatz forma bat garatu dute, hidrodinamikoa, ingurune urtarrean arintasunez mugitzeko aukera ematen diena eta urarekiko marruskadura murrizten. Mistizetoekodontozetoek baino trinkoagoa dute gorputza, abiadura handiagoan igeri egiteko gai baitira.
Zetazeoen azpiordenak Lurrean inoiz izan diren animaliarik handienetako batzuk barne hartzen ditu. Batez ere mistizetoen artean, gorputzaren dimentsioak handiak dira; balea urdina 30 metro luze izatera irits daiteke, eta inoizko animaliarik handientzat jotzen dute[16] Odontozetoen artean, kaxalotea da tamainarik handiena hartzen duena; arren kasuan, 20 metro inguruko luzera hartzen du[17]. Zetazeo txikiena, berriz, kotxitoa (Phocoena sinus) da, 140 zentimetro[18] inguruko luzera izan dezakeen mazopa. Mistizeto txikiena sei metro inguruko balea franko pigmeoa da[19].
1. taulan, zetazeo batzuen gehienezko luzera eta pisua laburtzen dira.
1. taula: Zenbait zetazeok lortutako gehienezko luzera eta pisua. Cetacean curriculum — American Cetacean Society
Epidermisa estratifikazio anitzeko epitelio zolatu batek osatzen du. Lurreko ugaztunena baino hamar-hogei aldiz lodiagoa da, eta kanpoko geruza egunean hamabi bat aldiz berritzen da[20].
Hipodermisak geruza adiposoa eratzen du, eta ehun konjuntibo laxoz osatuta dago, adipozitoetan eta kolageno-zuntzetan aberatsa. Bere funtzioa beroa sakabanatzea ekiditea eta erreserbako substantzia gisa zerbitzatzea da[21].
Odontozeto batzuen larruazalaren gainazalak zenbait «larruazal-gandor» ditu, askotan, begi hutsez ere ikus daitezkeenak, eta gorputz osoan zehar banatuta daude, buruan izan ezik eta, espezie batzuetan, sabelaldean. Oraindik ez dago argi zer funtzio duten; ukimen-estimuluak jasotzeko prozesuan parte har dezaketela uste da, funtzio hidrodinamikoa izan dezaketenak, edo, beharbada, biak[22].
Balea askoren buruko eta bular-hegatsetako azala, izan ere, larruazaleko parasito batzuek kolonizatzen dute, batez ere zitamidoek, balea-zorriak eta toraziko gisa ezagutuak; parasito horiek Koronula, Cryptolepas, Conchoderma, Xenobalanus eta Tubicinella generoetakoak dira. «Zorriek» baleen zentzumen-errezeptoreak oztopa ditzakete, eta haien azalaz elikatu, baina ez dirudi torazikoek zetazeoei kalterik eragiten dietenik[23].
Hegatsak
Bizkar-hegatsa
Ia zetazeo guztiek dute bizkarrean ehun konjuntiboz osatutako bizkar-hegats bat[24]. Bere funtzioa igeriketari egonkortasuna ematea da, alboko mugimendu bizkorretan animalia irauli ez dadin. Eskualde polarretan bizi diren animaliek ez dute hegats hori, hala nola narbaletan, belugetan eta Groenlandiako baleetan, ez bailieke utziko izotzaren azpian arin igeri egiten.
Bizkar-hegatsak forma eta tamaina desberdinak ditu zetazeo-espezie desberdinetan: igitai-formakoa, triangeluarra edo biribildua izan daiteke. Ezaugarri hori baliagarria da espezieak identifikatzeko. Gainera, hegatsa sarritan urratuz, ebakiz eta orbainez beteta dagoenez, ikertzaileek foto-identifikaziorako erabiltzen dute, ezaugarri anatomikoak dituzten argazkien bidez espezie baten ale indibidualak ezagutzeko aukera ematen duen teknika baita.
Isats-hegatsa
Zetazeoen isatsaisats-hegatsa osatzen duten ehun konektiboko bi lobuluk osatzen dute[24]. Arrainetan ez bezala, zetazeoetan, hegats hori horizontala da, eta goitik behera mugitzen da. Ezaugarri horri esker, arrain bat erraz bereiz daiteke zetazeoarengandik, lehen begiratuan. Isatsak, mugimendu bertikalaren bidez, propultsio-bitarteko gisa balio du.
Alde horretatik ere, tamainak aldatu egiten dira espezieen artean; beraz, ezaugarri hori espezieak identifikatzeko erabil daiteke, batez ere tamaina handikoak identifikatzeko.
Bular-hegatsa
Zetazeoetan, aurreko hankak bular-hegats bihurtu dira. Bizkar-hegatsak eta isats-hegatsak ez bezala, bular-hegatsei lehorreko ugaztunen aurreko hanketako hezur homologoek eusten diete. Hegats horien funtzioa da igeriketari egonkortasuna ematea eta alboko desplazamenduak ahalbidetzea.
Bular-hegatsen forma eta tamaina ere aldatu egiten dira, eta espezie bakoitzaren igeri egiteko gaitasuna ezaugarri horren araberakoa da. Gorputz-azalerarekiko tamaina txikiko hegatsak dituzten espezieak, hala nola balea urdinak, itsaso zabalean astiro igeri egitera espezializatzen dira; hegats handiagoak dituzten espezieak, berriz, azkarrago igeri egiteko eta arinago maniobratzeko gai dira[25]. Hegatsik handienak xibartarenak dira, eta han animaliaren luzeraren heren bat hartzen dute, gutxi gorabehera[26]. Hegats horien tamaina handiak animaliari harrapakinak harrapatzeko maniobra akrobatikoak egiten laguntzen dio[27].
Atzeko hankak
Zetazeo espezieek ez dute atzeko hankarik, eta, horietatik, bizkarrezurrari lotuta ez dauden hezur txiki aztarna batzuk baino ez dira geratzen gorputzaren barruan. Enbrioiaren garapenean, ordea, zetazeo guztiek hanka horien aztarnak dituzte; horien ondorengo erregresioa oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik gertatzen da[28].
2006an, Japoniako arrantzaleek izurde handi (Tursiops truncatus) bat harrapatu zuten, isats-aldean kokatutako hegats pare bat zituena. Ikertzaileek uste dute zetazeoek lehorreko arbaso gisa eboluzionatu zutela eta eboluzioak atzeko hankak desagerrarazi zituela frogatzen duen beste froga bat dela. Izurde handi horretan, mutazio batek duela milioika urte galdutako izaera azaleratu zuen[29].
Odontozetoetan, batez ere zifioetan, muturra hezur nahiko trinkoek osatzen dute. Ezaugarri horrek muturraren indarra areagotzeko balio duela uste da eta, emeengatik, arren arteko borroketan hausturak saihesteko[30]. Aldiz, beste ikertzaile batzuen arabera, hezurren mineralizazio handirik gabe, muturra egitura nahiko hauskorra da, soinu-uhinen harreran paper bat duena eta, beraz, ekolokalizazioan garrantzitsua dena[31].
Mistizetoetan, muturra okertuta egoten da bizarrak luzatu ahal izateko, eta bizar horiek zuzenean lotzen zaizkio masailezurrari. Kakotzerik handiena balenidoetan gertatzen da, non bizarrak oso luzeak diren[32].
Habitata eta banaketa
Mundu osoko ozeano eta itsasoetan bizi dira zetazeoak, nahiz eta gutxi batzuk Ipar Amerikako, Hego Amerikako eta Asiako aintzira eta ibaietan ere aurki daitezkeen. Orka (Orcinus orca) gisako espezieak kosmopolitak dira; mundu osoan zehar da, baina Kaliforniako mazopa, esate baterako, Kaliforniako golkoko iparraldean soilik bizi da.
Zetazeo batzuk kostatik gertu bizi dira, gune neritiko deritzon zonan, eta beste batzuk, ordea, itsaso zabalean, alegia, gune ozeanikoan. Badira estuarioetan edo ur gezatan bizi direnak ere.
Elikadura
Zetazeo guztiak harrapakariak dira, eta kate trofikoaren gorenean kokatzen dira. Mistizetoak organismo planktonikoez eta arrain txikiez elikatzen dira, krillaz esate baterako. Odontozetoak, berriz, zefalopodo eta arrainez elikatzen dira nagusiki. Orkak ugaztun urtarrez elikatzen diren zetazeo bakarrak dira; fokak edo mazopak jaten dituzte, esate baterako.
Komunikazioa
Zetazeoek soinuak erabiltzen dituzte komunikatzeko. Hala eta guztiz ere, gorputz-hizkuntzak eta ukimenak ere garrantzia dute zetazeoen arteko komunikazioan. Odontozetoek ekolokalizazioa erabiltzen dute, eta mistizetoek, berriz, frekuentzia baxuko soinuak.
↑B. M. Ursing; K. E. Slack; U. Arnason (2000). «Subordinal artiodactyl relationships in light of phylogenetic analysis of 12 mitochondrial protein-coding genes». Zoologica Scripta (en inglés) 29: 83-88.
↑J.-R. Boisserie; F. Lihoreau; M. Brunet (2005). «The position of Hippopotamidae within Cetartiodactyla». Proceedings of the National Academy of Sciences (en inglés) 102 (5): 1537-1541. Archivado desde el original el 24 de septiembre de 2015. Consultado el 4 de mayo de 2015
↑De Buffrenil, V; Casinos, A. (1995). «Observations on the microstructure of the rostrum of Mesoplodon densirostris (Mammalia, Cetacea, Ziphiidae): the highest density bone known». Annales des sciences naturelles. Zoologie et biologie animale16: 21-32. ISSN 0003-4339.|Resum Archivado el 22 de noviembre de 2011 en Wayback Machine.
(Italieraz)Borniotto, L.. (1999). Incontrare i cetacei. Mursia, 150 or. ISBN88-425-2565-0..
(Italieraz)Carwardine, M. (1998). Balene e delfini. Fabbri, 256 or. ISBN88-450-5787-9..
(Ingelesez)Dehnhardt, G.. (2002). «Sensory systems» in Rus Hoelzel, A. Marine Mammal Biology: An Evolutionary Approach. Blackwell Publishing, 116-141 or. ISBN0-632-05232-5..
(Ingelesez)Tyack, P.. (2000). «Functional aspects of cetacean communication» in Mann, J. et al. Cetacean societies: field studies of dolphins and whales. University of Chicago Press, 270-307 or. ISBN0-226-50341-0..
(Ingelesez)Williams, T. M.. (2002). «Anatomy and physiology: the challenge of aquatic living» in Rus Hoelzel, A Marine Mammal Biology: An Evolutionary Approach. Blackwell Publishing, 73-97 or. ISBN0-632-05232-5..