Zazpi bekatu nagusiak edota zazpi bekatu kapitalakkristautasun eta katolizismoaren lehenbiziko irakaspenetan aipatzen diren bizio edo grina txarren sailkapena da, hauen bidez erlijio horretako jarraitzaileak kristau moralan hezteko asmoz. Zazpi bekatu nagusiak honakoak dira:
Bekatu arinak edo benialak, hauek erlatiboki arinak dira eta sakramentuaren bidez barka litezke.
Bekatu larriak edo hilgarriak, hauek gauzatzean, dohain edo graziazko bizia suntsitu eta penitentziaren sakramenduaren bidez absolbitu ezinez gero edota penitentziagilearen aldetik erabateko damutzearen ondorengo barkamen baten bidez ez bada, betiko zigor edo kondenaren mehatxua sor dezakete.
XIV. mendearen hastapenetan, garaiko europar artisten artean zazpi bekatu nagusien gaiak zuen ospeari esker, munduan zehar kultura eta kontzientzia kristauaren atal ugarietan sartzeko aukera aparta izan zuten.