Zarataren isolamendua errepideetan garrantzi handiko eginbeharra bilakatu da azken urteotan. Zaratak gizakiari osasun-arazo handiak sorrarazteaz gain (estresa, buruko mina, arazo muskularrak…), ingurumen arazo ere bada. Zarata kutsagarri arruntena da eta hots edo hots-multzo ozen, nahasi eta desatsegin gisa definituko litzateke.
Zarataren ezaugarriak
Isolamendua onuragarri izateko, zarataren ezaugarri garrantzitsuenak zeintzuk diren jakin behar da:
Kutsagarri merkeena da eta energia gutxi behar du garatzeko
Neurtzeko eta zehazteko konplexua da
Ez du hondakinik uzten
Eraginaren erradioa beste kutsagarri batzuena baino txikiagoa da
Entzumenaren bidez bakarrik igar daitezkeen. Ondorioz, bere efektuak gutxiets daitezke
Hedapena: airea da ibilgailuek sortzen duten zarataren hedatzailea. Bidearen alboetan eraikinak badaude, uhinek hauen kontra islatze-efektu bat edukiko dute alor lausoak sortuz
Honetaz oroitu ondoren, zarata neurtzeko moduak aztertu behar dira. Ezaugarri geometrikoak eta zirkulazioaren funtzioan igarri daitezken eredu teorikoak erabiliz, eta ezaguera errealak jasotzen dituzten neurketa sistematikoak eginez.
Zarata-iturriak
Gainera, errepidearen zarata-iturrien ikerketa zehatz bat egin behar da, ondorengo iturrietan bereziki sakonduz:
Ibilgailuaren eztanda-motorra
Ibilgailuaren itzulikatzea galtzadaren gainean
Ibilbideak
Elkarguneak
Zoladura motak
Zarataren maila onargarriak
Neurketak egin ondoren, zarataren maila onargarria den ala ez egiaztatu behar da. Horretarako ondorengo tolerantzia mailak aholkatzen dira:
Bizitegi-guneak
Leq (7h-23h) = 65 dB (A)
Leq (23h-7h) = 55 dB (A)
Irakaskuntza- eta eritegi-guneak
Leq (7h-23h) = 55 dB (A)
Leq (23h-7h) = 45 dB (A)
Gune komertzial eta industrialak
Leq (7h-23h) = 75 dB (A)
Leq (23h-7h) = 75 dB (A)
Zarata murrizteko bitartekoak
Bukatzeko, zarata murrizteko bitarteko egokia aukeratu behar da:
Landaredia
Psikologikoagoa da erreala baino, ikuste-presentzia leuntzen baitu. 30m-ko lodierarekin eta landaredi trinkoarekin bakarrik lor daitezke emaitza nabarmenak.
Lur-dikeak
Babeserako luzerako hesia da. Altuera da hesi honen ezaugarri garrantzitsuena.
Pantaila akustikoak
Tokia txikia denean zarata murrizteko bereziki diseinatuak dira. Pantailaren dimentsioak definituko du moteltze-tasa. Itzal bat geratuko da transmisioa inplikatzen duen pantailaren atzean eta bidearen aldean islapena geratuko da.
Ezaugarriak
Pantailatik iturrirainoko distantzia ahalik eta laburrena izango da
Ez-eraginkorrak metro bat baino txikiagoak eta ez-onargarriak lau metro baino altuagoak direnak
Eremua babesteko luzerak 150-250 m bitartekoa izan behar du
Pantaila-motak
Betoizkoak, dentsitate handiko egurrezkoak, injektatutako egurrezkoak, islatutako metalezkoak eta finkatutako metalezkoak.
Hurrengo materialez eginak: buztin porotsua, hormigoi porotsua edo hormigoi porotsuz estaliak, metaliko konposatuak, egur xurgagarria (xurgagarriak).
Honek guztiak, gainera, Europako araudietan xedatutakoari jarraitu behar zaio, egoera bakoitzean behar den sistema erabiliz eta elementuak nola eta non ipini behar diren jakinez.