Zamalekua, zamatzeko tokia, kargategia, zamalanen tokia edo kargatzeko tokia esaten zaio itsas portuetan, enpresetan edo garraio-bideen muturretan egoten diren tokiari. Leku horiek kamioiak, trenak edo itsasontziak zamatzeko erabiltzen dira.
Horrelako tokietan garabiak egotea ohikoa izaten da.
Gaur egun zamaleku batzuk industria ondare historikotzat jotzen dira. Esate baterako, Bizkaiko industria eta meatzaritzaren historian esanguratsuak izan ziren zenbait zamaleku, industria ondare historikotzat[1][2] jo izan dira.