Zakilgabetzea norbaiten zakilagorputzetik erauztean edo ebakitzean datza. Antzinako zenbait zibilizaziok batzuetan etsaiak zakilgabetzen zituzten nagusitasun edo menderatze erakusle gisa. Armadek etsaien zakilak moztu ahal zituzten hildakoak zenbatzeko, baita gerra garaikurtzat gordetzeko ere. Kastrazioetan (bi barrabilen erauzketetan) batzuetan zakil osoa edo zati bat kentzen da.
Medikuntzan
Gizonezko batzuei zakila anputatu behar zaie arrazoi medikoengatik. Ebakuntza horri penektomia deritzo. Esaterako, zakil minbizia bezalako gaixotasunek zakila erabat edo zati bat kentzeko erabakia hartzera eraman dezakete.