Yokoyama Taikan (Mito, 1868ko azaroaren 2a - Tokio, 1958ko otsailaren 26a) japoniar margolaria izan zen.
Hishida Shunsorekin batera Japoniako margolaritza tradizionala aro modernoan berriro indartzeko eragin handia izan zuen. Tokioko Arte Eskolan egin zituen ikasketak. Japoniako margolaritza-tradizio osoa aztertu zuen eta estilo berri bat proposatu zuen, marra alde batera utziz eta garrantzia, batez ere, koloreari emanez. Japoniako Arte Ederretako Akademia indartzeko lan handia egin zuen.
Erreferentziak